Gizon batek bikotekide ohia hil ei du Zaragozan
Indarkeria zantzuak dituzten bi gorpu aurkitu dituzte Zaragozako Miralbueno auzoko Planet tabernan. Bikote izan ziren gizon eta emakume bat dira hildakoak, eta, antza denez, gizonak emakumea hil du eta ondoren bere buruaz beste egin du.
Gustavo Alcalde Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkariak azaldu duenez, gizonak debekatuta zuen emakumearengandik 500 metrora hurbiltzea.
Biktimaren lagunen esanetan, biktimak Soraya zuen izena, 30 urtekoa zen eta 5 urteko seme bat zuen.
08:30ak aldera Espainiako Poliziak dei bat jaso du bi pertsona hilda zeudela esanez Planet tabernan, Pilon kaleko 80. zenbakian. Antza denez, hildakoetako bat tabernako zerbitzaria da.
_____________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeria egotzita, bikotekidearekin eztabaida bat izan ostean
Udaltzainak etxebizitza batera joan ziren, eta borroka batekin bateragarriak ziren zantzuak ikusi zituzten.
Ane Lindane komikoa epaituko dute, eskarnioa egotzita, Abogados Cristianos fundazioak salatu baitu
Salatutako gertakariak 2025eko ekainaren 29an gertatu ziren, Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherea), eliza batean, gurutzefika batekin masturbatzearen itxura egin zuen eta. Bilboko Instantzia Auzitegiak epaituko du euskal komikoa.
Ceutako krisiaren kudeaketan aginte bakarra hartzea eztabaidatu du Ministroen Kontseiluak
Espainiako Gobernuak Segurtasun Nazionalaren interes egoera deklaratzea aurreikusten zen, eta migrazio krisiari eman beharreko erantzuna koordinatzeko aginte bakarra hartzea, Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak zuzendutako egitura. 13:00etan agerraldia egingo dute Torres, Saiz eta Grande-Marlaska ministroek.
Gizon bat atxilotu dute Irungo prostituzio-etxe batean ustez sexu-erasoa egiteagatik
Erasotzaileak, 12.000 euro eskudirutan zeramatzanak, biktima atxiki eta laguntza ematera joan zitzaion beste emakume bat jo zuen.
Adin txikiko baten irudiarekin lagun bati estortsioa egiteagatik bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean
Mehatxu eginez ia 50 mila euro lortu zituzten. Estortsioa jasan zuen gizasemeak berak aurkeztu zuen salaketa, eta horren ostean atxilotu dituzte 31 urteko gizona eta 29 urteko emakumea.
Juan Mari Aburto: "Ekitaldien alkatea baino, nahiago nuke igogailuen alkate gisa oroitua izatea"
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du Aste Nagusiaren hirugarren jardunaldian zortzi atxilotutu egon direla eta 48 salaketa jarri direla, iazko epe berean baino kopuru txikiagoak. Halaber, azaldu du bere agintaldian Bilbon ekitaldi handiak antolatu diren arren, 'igogailuen alkatea' bezala oroitua izatea gustatuko litzaiokeela, horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu izanaren aitorpena baita.
Zortzi atxilotu eta 55 kilo janari konfiskatu dituzte Bilboko Aste Nagusiko hirugarren egunean
Jai-esparruaren barruan, lau pertsona atxilotu dituzte ebasketagatik, bi iruzurragatik eta zazpigarren bat erresistentziagatik. Jai-eremutik kanpo pertsona bat atxilotu dute, epailearen aginduz.
Ekaitz bortitz batek ia 90 litro utzi ditu metro koadroko hiru orduan Tarragonan
Suhiltzaileek 491 intzidentzia artatu dituzte denboraleagatik Katalunian, eta gorabehera handienak Tarragonan izan dira (434 jarduketa). Azken datuen arabera, 30 zauritu izan dira, eta horietatik lau erietxera eraman dituzte.
Euskadin beroari lotutako ia 300 heriotza posible erregistratu dira udan
Adinari begiratuta, hildakoen % 92k 65 urte baino gehiago zituzten, Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemaren (Momo) kalkuluen arabera.
Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusian, pentsio duinen alde
Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, "jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, eta legigintzarako herri-ekimena atzera bota izana salatu dute. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.