Polonia
2025/02/08 - 17:00
Poloniako Garapenerako Funtsak Talgo erosteko eskaintza egingo du "datozen egunetan"
Ohar batean, Pesa Bydgoszcza Poloniako tren-ekoizlearen jabeak baieztatu du Talgo erosten saiatuko dela. Eskaintza onartzekotan, akzioen % 100 erosteko eskaintza publikoa egingo luke.
2025/01/27 - 21:34
Auschwitzeko biktimek "gorrotoaren ideologiaren itzuleraz" ohartarazi dute
Polonian kokatutako kontzentrazio-esparruaren askapenaren 80. urteurrena oroitu duen ekitaldian handik bizirik irten ziren 50 pertsona izan dira, munduko 60 herrialdetako ordezkaria batera.
2025/01/27 - 20:24
Auschwitzetik bizirik irtendakoek ''gorrotoaren ideologiaren'' itzuleraz ohartarazi dute
Bizirik atera ziren 50 pertsona inguru Poloniako Oswiecimera joan dira Auschwitzeko askapenaren 80. urteurrenean parte hartzeko. Guztira, 1,3 milioi pertsona inguru deportatu zituzten Auschwitzera, eta horietatik 1,1 milioi hil zituzten, gehienak, juduak.
2025/01/27 - 08:56
Albiste izango dira: Eguraldia, aste erabakigarria Guardia Glassen eta 80 urte dira Auschwitz askatu zutenetik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/27 - 07:00
80 urte dira Auschwitz askatu zutenetik: gogoratzea ezinbesteko, ez errepikatzeko
1945eko urtarrilaren 27an, Armada Gorriak 2.800 pertsona askatu zituen Alemania naziaren kontzentrazio-esparru handienetik.
2024/09/16 - 20:12
Boris denboraleak gutxienez 14 hildako eta milaka ebakuatu utzi ditu Europan.
Boris denboraleak eragindako euriteek gutxienez 14 hildako, milaka ebakuatu, ehunka mila pertsona argindarrik gabe eta kalte material handiak utzi dituzte Europa erdialdean eta ekialdean.
2024/09/15 - 23:56
Boris gogor jotzen ari da Europa erdialdea eta ekialdea, zortzi hildako eta milaka desplazatu izan dira
Gutxienez sei pertsona hil dira Errumanian, hildako bat Polonian eta beste bat Austrian. Euri-denboraleak uholdeak eta ebakuazioak eragin ditu Europa erdialdeko hainbat herrialdetan; Txekian, Eslovakian eta Austrian, besteak beste.
2024/09/15 - 19:00
1.600 herritar ebakuatu dituzte eta herri ugari urpean geratu dira Polonian Boris ekaitzaren ondorioz
Glucholazy herria erabat geratu da urpean, zubiak hautsi eta ibaiak gainezka egin ondoren. Polonian hildako bat izan dela baieztatu du Donald Tusk Poloniako lehen ministroak.
2024/08/14 - 21:06
Poloniako Fiskaltzak espioitza karguak aurkeztu ditu Pablo Gonzalez kazetariaren aurka
Errusiako espioitza zerbitzuei Poloniarentzat kaltegarriak izan daitezkeen informazioak ematea, baita desinformazioa zabaltzea eta errekonozimendu-lanak egitea ere, egotzi dizkio Fiskaltzak Gonzalezi; hori guztia 2016ko apiriletik 2022ko otsailera bitartean.
2024/08/14 - 17:58
Ukrainar bat atxilotzeko agindua eman du Alemaniak, NordStreamen aurkako sabotajearekin zerikusia duelakoan
Atxilotzeko agindua eman zaion pertsona urpekaritza-instruktore bat da, "Vladimir S." izenekoa, baina Poloniak ez du agindua bete, nahiz eta Varsovia eta Berlin susmagarriaren etorkizunari buruz eztabaidatu.
2024/08/13 - 14:04
Poloniak Pablo Gonzalezen aurkako ikerketari eutsi dio, oraindik formalki akusatu ez duten arren
Kazetaria Errusiara eraman zuten duela gutxi, Mosku eta Mendebaldearen arteko Gerra Hotzaren osteko presoen trukerik handienaren zati gisa. Aske geratu ostean, torturak, mehatxuak eta presioak jasan dituela esan du.
2024/08/03 - 22:05
Oihana Goirienaren hitzetan, Espainiako Gobernuak ''ez du ezer egin'' Pablo Gonzalez askatzeko
Goirienaren esanetan, "Pablok Errusiako pasaporterik ez balu, kartzelan jarraituko luke", Espainiako Gobernuak "ez duelako atzamarrik mugitu, eta denbora izan du horretarako". Espainiako Defentsa Ministerioa ez dela inoiz berarekin harremanetan jarri gaineratu du.
2024/08/03 - 21:18
Pablo Gonzalezek telefonoz hitz egin du Oihana Goiriena eta bere hiru semeekin
"Ondo" dagoela esan die, eta "azken bi urte eta bost hilabeteetako unerik zirraragarriena izan da", esan du Oihana Goirienak.
2024/08/03 - 18:45
Pablo Gonzalez familiarekin harremanetan jarri da
Kazetaria ostegunean askatu zuten Polonian, bi urte eta bost hilabete preso egon ostean, Errusiarentzat espiatzea leporatuta.
2024/08/02 - 18:35
Kremlinek uko egin dio Pablo Gonzalez trukean sartzearen arrazoia azaltzeari
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak, bestalde, Aliantza osatzen duten herrialdeen arteko "lankidetza estua" nabarmendu du.
2024/08/02 - 09:37
Albiste izango dira: Pablo Gonzalez aske, Gasteizko jaien pregoia, eta ERCren barne galdeketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/01 - 19:12
Nortzuk dira Errusiak eta AEBk eta aliatuek trukatu eta aske utzitako presoak?
26 pertsona dira, tartean militarrak eta kazetariak, eta zazpi herrialdetatik hegazkinez bidali dituzte Ankarara, trukea egiteko.
2024/08/01 - 18:55
Pablo Gonzalezen espetxealdiaren gakoak: 26 hilabete preso Polonian epaiketarik gabe
Euskal kazetaria, Espainiako eta Errusiako nazionalitatea dueña, aske utzi dute ia bi urte eta erdi Polonian preso eman ostean. 2022ko otsailaren 28an atxilotu zuten, eta ez dute kargurik aurkeztu bere kontra.
2024/08/01 - 18:34
Pablo Gonzalez aske geratu da Errusia eta Mendebaldearen arteko preso truke handi batean
Gerra Hotzetik egin den preso trukerik handiena da. Errusiak eta Bielorrusiak, alde batetik, eta AEBk, Poloniak, Alemaniak, Esloveniak eta Erresuma Batuak, bestetik, dozenaka preso aldatzea adostu dute. Abokatuak azpimarratu du Errusiak konponbidea bilatzeko interesa erakutsi duela.
2024/07/04 - 00:59
Euskal kazetariaren aurkako epaiketaren data finkatzeko eskatu dio '#FreePabloGonzalez' elkarteak Poloniari
Poloniako espetxean dagoen euskal kazetariaren bikotekideak, Oihana Goirienak, zehaztu duenez, espioitza da leporatzen dioten tipo penala, baina "zehaztu egin behar dute, eta hori da ia bi urte eta erdian egin ez dutena".