Auschwitzeko biktimek "gorrotoaren ideologiaren itzuleraz" ohartarazi dute
Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio esparruko biziraun zutenek "nazien gorrotoaren ideologia" itzuli dela ohartarazi dute, eta agintariei eskatu diete genozidioa eragin zuten ideiei "aurre egiteko ahaleginak areagotu" ditzatela. Sobietar Batasuneko soldaduek kontzentrazio-esparrua askatu zutenetik 80 urte pasa direnean, 60 herrialde baino gehiagotako agintariak Bildu dira ekitaldi instituzional batean, bertatik bizirik irtetea lortu zuten 50 biktimekin batera.
Ekitaldia presoak zekartzaten trenak gunera sartzen ziren atearen aurrean jarritako karpa erraldoi batean egin dute. Bertan bildutako 2.500 pertsonaren aurrean, naziek eremuan hil zituzten 1,1 milioi presoak oroitu nahi izan dituzte biziraun zutenek, "bizi eta sentitu zutena inoiz kontatu ezin izan ziguten pertsona haiek guztiak, hemendik pasatako gehiengoa".
Horietako batek, gaur egun Suedian bizi den 99 urteko Leon Weintraub medikuak bere samina helarazi nahi izan du "nazien estiloko uniforme eta esloganak Europa osoan martxetan" ikusi dituelako eta salatu du "bere burua nazionalistatzat duten horiek milioika pertsona erail zituen gorrotoaren ideologia bera" daukatela.
Bereziki gazteei hitz egin nahi izan die. Eskatu die koloreagatik, erlijioagatik edo sexu-joeragatik "desberdinak direnekiko intolerantzia eta sumin adierazpen guztien aurrean sentiberak izan daitezela". Irmo defendatu du Homo Sapiensa dela "giza arraza bakarra", "herentziak eta DNAk hala baieztatzen dutelako" eta, beraz, "nazien oinarrian zegoen arrazakeriaren teoria faltsua eta errealitatearekin bateraezina" dela.
Era berean, "demokraziaren etsaiek predikatzen dutena serio hartzeko" beharra defendatu du, eta XX. mendeko 30eko hamarkadako "akatsak saihesteko" deia egin du; orduan "munduak ez zituen serio hartu nazien planak", salatu du.
Azkenik, ekitaldian izan diren estatuburuei eta gobernuburuei zuzendu zaie, eskatzeko "ahaleginak areagotu ditzatela genozidiora eraman zituzten ikuspuntuei aurre egiteko".
Urtarrilaren 27 honetan, Holokaustoaren Oroimenaren Nazioarteko egunean, Oswiecim-en, kontzentrazio-eremua eraiki zen Poloniako herrian, izan dira handik bizirik irten ziren 50 biktima.
Halaber, munduko 60 herrialdetako ordezkariak Bildu dira bertan. Tartean ziren Belgika, Danimarka, Espainia eta Herbehereetako errege-erreginak, baita Ingalaterrako Karlos III.a erregea eta Suedia, Norvegia eta Luxenburgoko koroen oinordekoak ere.
Horrez gainera, Alemania ordezkatuz Frank Walter Steinmeier presidentea eta Olaf Scholz kantzilerra izan dira. Halaber, Emmanuel Macron Frantziako presidentea, Sergio Mattarella Italiakoa, Volodimir Zelenski Ukrainakoa eta Alexander van der Bellen Austriakoa ere Auschwitzera joan dira, Europako beste estatuburu batzuekin batera. Guztiek eskaintza-ekitaldian parte hartu dute kandela bana jarrita.
Ekitaldian zehar, sarraski zelaira deportatu zituzten musikariek konposatu zituzten piezak entzun ahal izan dira.
Los supervivientes del campo de concentración de Auschwitz-Birkenau han alertado del regreso de la "ideología del odio de los nazis" y han hecho un llamamiento a los dirigentes de los más de 60 países que han acudido al acto institucional del 80 aniversario de la liberación del campo, para que "intensifiquen sus esfuerzos para combatir" las ideas que llevaron al genocidio.
Bajo una carpa instalada ante el acceso por la que entraban al campo los trenes de prisioneros y frente a 2.500 asistentes al acto, los supervivientes que han tomado la palabra han querido recordar a los más de 1,1 millones de personas que fueron asesinadas allí, a "la inmensa mayoría que nunca nos contaron lo que experimentaron y sintieron, porque no sobrevivieron".
Leon Weintraub, un médico de 99 años que actualmente reside en Suecia, ha trasladado su dolor por ver "uniformes y eslóganes de estilo nazi en marchas en toda Europa", denunciando que "estos autoproclamados nacionalistas abanderan la misma ideología del odio que asesinó a millones de personas".
Ha querido dirigirse a los más jóvenes pidiéndoles que "sean sensibles ante todas las expresiones de intolerancia y resentimiento hacia quienes son diferentes" por su color, religión u orientación sexual. "Nuestra herencia y ADN confirma que solo existe una raza de humanos, el Homo Sapiens", ha defendido, incidiendo en que "por tanto la teoría del racismo es falsa e incompatible con la realidad".
Asimismo, ha defendido la necesidad de "tomarse en serio lo que los enemigos de la democracia predican" y ha apelado a "evitar los errores" de los años 30 del siglo XX, "cuando el mundo no se tomó en serio los planes de los nazis".
Finalmente, se ha dirigido a los jefes de Estado y Gobierno presentes en el acto para pedirles que "intensifiquen sus esfuerzos para combatir los puntos de vista que llevaron al genocidio".
Unos 50 supervivientes se han desplazado este 27 de enero, Día Internacional del Recuerdo del Holocausto, a Oswiecim, la localidad polaca en la que se construyó el campo de concentración, conscientes de que, por su avanzada edad, que podría ser una de las últimas ocasiones en las que podrán narrar en primera persona el horror que vivieron durante su cautiverio.
Asimismo, 60 países han enviado delegaciones. Entre ellos se encontraban los reyes de Bélgica, Dinamarca, España y Países Bajos, así como el rey Carlos III de Inglaterra y los herederos a las coronas de Suecia, Noruega y Luxemburgo.
Alemania ha estado doblemente representada por su presidente, Frank Walter Steinmeier, y su canciller, Olaf Scholz. También han viajado a Auschwitz el presidente francés Emmanuel Macron, el italiano Sergio Mattarella, el ucraniano Volodímir Zelenski, y el de Austria Alexander van der Bellen, junto a otros jefes de Estado europeos. Todos ellos han realizado una ofrenda depositando velas.
A lo largo del acto se han podido escuchar piezas musicales compuestas por músicos que fueron deportados al campo de exterminio, algunos de los cuales no pudieron sobrevivir.
Zure interesekoa izan daiteke
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.