Psoe
PSOEren Exekutiba federala abian da
PSOEk erabaki du Jose Luis Abalos ministro ohia kanporatzea gauzatzea erabaki du, Exekutiba federalaren lehen bileran; izan ere, UCOren txostenaren arabera, litekeena da Santos Cerdanek Abalosen eta Koldo Garciaren aldeko komisioen kudeaketan parte hartu izana.
Sanchez: "Feijook eta Abascalek gobernatu nahi badute zentsura-mozioa lehenbailehen aurkez dezatela"
Espainiako Gobernuko presidenteak lehenbailehen egiteko aholkatu die Feijoori eta Abascali, uda ostean PPren "auzi ugariei" buruzko ebazpenak eman daitezkeelako eta "benetako delitugileak nortzuk diren ikusiko delako".
Iriarte: ''EH Bilduk zero tolerantzia izango du ustelkeriaren aurrean''
Pedro Sanchezek UCOren txostenari hasieratik eman dion sinesgarritasunak harritu egin dituela adierazi du Maddalen Iriartek Euskadi Irratian.
Santos Cerdanek uko egin dio diputatu aktari
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak Kongresuko diputatu aktari uko egiteko erabakia aurkeztu du astelehen honetan.
Santos Cerdanek PSOEn baja eskatu du eta militante izateari utziko dio
Pasa den ostegunean PSOEren Antolakuntza idazkari gisa dimisioa eman ostean, astelehen honetan utzi egingo du diputatu akta.
PSOEk Jose Luis Abalos kanporatu du, espedientea ireki eta 15 hilabetera
Sanchezek PSOEn "aldaketa garrantzitsuak" iragarriko ditu astelehen honetan
Albiste izango dira: EITB Data, omenaldia lehen Eusko Jaurlaritzari eta Cerdan auzia
Sanchezek agerraldia egingo du asteazkenean Kongresuko osoko bilkuran
Santos Cerdanek astelehenean entregatuko du diputatu akta
PPk uste du "eboluzionatuko" duela balizko zentsura-mozio baten babesak
PPk "konplizetzat" jo ditu inbestidurako kideak, eta Sumarrek konfiantza apurtuta dagoela onartu du
Pradalesen ustez, ''ukaezinak'' dira zintzotasuna eta zuzentasuna politikan
Lehendakariak uste du Espainiako Estatuan izaten ari den "muturreko tentsionamendu politikoa" irauli behar dela. PSOEk eta PPk horrela ezin dutela jarraitu esan du, eta harreman-aro berri bati ekiteko eskatu die.
Nafarroako Gobernuak dio ''modu legal, txukun eta zorrotzean'' jarduten duela
Amparo Lopez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak berretsi duenez, Exekutiboak "legezkotasunarekiko errespetu osotik jarduten du, modu txukun eta zorrotzean", eta bere kontratuen inguruko "edozein motatako kontu-ikuskaritzetara irekita dago".
Cerdan, Abalos eta Koldoren audioak: “Nik 450.000 jaso ditut lehen txandan”
Guardia Zibilaren txostenean jasotako zortzi audioek norabide aldaketa garrantzitsua eragin dute PSOErekin lotutako ustezko ustelkeria sareari buruzko ikerketan. Koldo, Cerdan eta Abalosen arteko elkarrizketen grabazioek erakusten dute nola jarduten zuten komisioen kudeaketan inplikatutako hiruek.
PSOEk Sanchezi babesa eman, eta Santos Cerdanengandik aldendu da
Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako ministro eta PSOEren Madrilgo idazkari nagusiak baztertu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak konfiantza-galde bati aurre egin behar izatea, Santos Cerdanen dimisioa dela medio.
Albiste izango dira: Cerdan auzia, BBK Bilbao Music Legends Fest eta Israelek Irani eraso egin dio
Nuñez Feijoo: "Sanchezek berehala deitu behar ditu hauteskundeak"
Alberto Nuñez Feijoo PPko liderrak adierazi duenez, Pedro Sanchezek "alde egin behar du" Santos Cerdanen dimisioaren ostean. "Ihesaldiari amaiera emateko unea iritsi da. Bizirik irautea ez da aukera bat", gaineratu du Nuñez Feijook.
Aitor Esteban: "Azalpen gehiago behar dira"
EBBko presidentea "harrituta" agertu da Pedro Sanchezek, bere agerraldian, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariari grabazioen inguruan UCOk egindako txostena "ia epai bihurtu" duelako.
Chivite, hunkituta: "Espero dut Santos gai izatea bere errugabetasuna frogatzeko"
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, "diagonalean, ez sakonean" irakurri ahal izan du UCOren txostena, eta irakurri duena "ez dator bat nire ibilbide politikoa partekatu dudan pertsonarekin, nire alderdikidea eta laguna baita".