Sanchez: "Feijook eta Abascalek gobernatu nahi badute zentsura-mozioa lehenbailehen aurkez dezatela"
Espainiako Gobernuko presidenteak lehenbailehen egiteko aholkatu die Feijoori eta Abascali, uda ostean PPren "auzi ugariei" buruzko ebazpenak eman daitezkeelako eta "benetako delitugileak nortzuk diren ikusiko delako".
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen agerraldia, Ferrazen. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak zentsura-mozioa "lehenbailehen" aurkezteko erronka bota die Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiari eta Santiago Abascal Voxeko buruari, baldin eta koalizio Gobernuak gehiengo parlamentarioa galdu duela hain ziur badaude.
PSOEren Zuzendaritza Federala bildu ostean emandako prentsaurrekoan, Sanchezek azpimarratu du demokratikoena ez dela aurkaria dimititzera behartzea "egia batzuekin eta gezur askorekin", baizik eta gehiengo parlamentario alternatibo bat artikulatzea eta zer herri proiektu duten azaltzea.
Lehenbailehen egiteko aholkatu die Feijoo eta Abascali, uda ostean PPren "auzi ugariei" buruzko ebazpenak eman daitezkeelako eta "benetako delitugileak nortzuk diren ikusiko delako". "Hauteskundeak lau urtean behin dira, horrela izan da eta hala izaten jarraituko du", nabarmendu du. "Nire betebeharra, kapitain gisa, lema hartzea eta koalizio gobernu aurrerakoia babestea da", gaineratu du.
Gainera, Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko agintariak ziurtatu duenez, bere alderdia "erakunde garbia" da, eta ez du inoiz PPk eta Voxek bezala jokatuko ustelkeriaren alorrean, eta, beraz, "ez ditu salatzaileak jazarriko, ezta frogak mailukadaz suntsituko ere".
Santos Cerdan UCOren txosten baten ondorioz Antolakuntza idazkari kargua utzi eta gero, alderdiko zuzendaritzaren lehen bileraren ostean PSOEren egoitza federalean eskaini duen prentsaurrekoan alderaketa hori egin du Sanchezek.
"PSOE erakunde garbia da, eta, zuzentzeko ohorea dudanetik, hau da orain arte nire erakundeari eragiten dion ustezko ustelkeria kasu bakarra", azpimarratu du egoerari erreferentzia eginez. "Akatsak egin ditzakegu, traizioak jasan, baina PSOE erakunde garbia da", berretsi du.
Ikerketa batzordea eta Kongresuan agerraldia
Bestalde, Sanchezek iragarri du ikerketa batzorde bat bultzatuko duela Diputatuen Kongresuan, "Koldo auziari buruzko egia ezagutzeko", eta, gainera, agerraldia egingo du Behe Ganberan, gai horri buruzko azalpenak emateko.
Sanchezek esan du ahal den lehen egunean agertuko dela Kongresuan, "beharrezko azalpenak emateko eta talde parlamentario guztien galderei erantzuteko", adierazi du.
Gainera, PSOEko buruzagiak salatu du herriko etxeei "berriro eraso dietela asteburuan". Hala, Sanchezek gaitzespen publikoa eskatu die hedabideei, PPri eta Voxi, "gure herriko etxeak sistematikoki jasaten ari diren erasoen aurrean".
Matxismoa
Azkenik, Jose Luis Abalos ministro ohiaren eta haren aholkulari izandako Koldo Garciaren arteko audioen aurrean, "nazka" eta "haserrea" azaldu ditu Espainiako gobernuburuak zuzendaritza sozialistaren izenean.
"Erabat bateraezinak dira erakunde honen balio feministekin eta alderdi gisa dugun nortasunarekin", esan du Sanchezek. Testuinguru horretan, sozialisten burua "bereziki" emakumeei zuzendu zaie, Abalosen eta Koldoren audioak aipatuz, non emakumeak trukatzeaz hitz egiten duten. "Nazka ematen digute (...) Batzorde Federalaren aho bateko sentimendua da", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.