Santos Cerdanek uko egin dio diputatu aktari
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak Kongresuko diputatu aktari uko egiteko erabakia aurkeztu du astelehen honetan.
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak Kongresuko diputatu aktari uko egin diola iragarri du astelehen honetan, 15:00ak pasata, eta aurrez aurre baina ordezko baten bidez, Kongresuan.
UCOren txostena argitaratu ostean, Santos Cerdanek dimisioa eman zuen ostegunean, PSOEren Exekutiban duen postua eta Kongresuko eserlekua barne. Eta arratsalde hartan Pedro Sanchezek emandako prentsaurrekoan, presidenteak esan zuen uko hori eskatu ziola ordura arte Antolakuntza idazkaria izan zena. "Ez genuen berarekin fidatu behar", onartu zuen Sanchezek barkamena eskatzean.
Eserlekuari uko eginda, Cerdanek diputatuek duten forupekoa galdu du, eta hala jakinarazi dio Leopoldo Puente epaileari, Auzitegi Gorenean 'Koldo auziaren' instrukzioa egiten ari den epaileari.
Behin diputatu-akta entregatuta, Cerdanek ia 19.000 euroko kalte-ordaina kobratzeko eskubidea izango du, Kongresuan sei urte baino gehiago diputatu izateagatik, diputatuen gizarte-babeseko erregimenak ezartzen duen bezala.
Cerdanek 2019ko maiatzaren 21ean eskuratu zuen eserlekua, eta sei hileko kalte-ordaina izango du, bakoitza 3.142,14 eurokoa, hau da, 18.853,84 euro. 'Langabezia-sorospen' hori bateraezina da beste edozein ordainsarirekin, dela sektore publikokoa, dela pribatukoa, eta, horregatik, hilero ordainduko diote.
Zure interesekoa izan daiteke
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.