Sendagaiak
2021/09/02 - 11:42
Pertsona bat hil da azken orduetan Nafarroan eta 101 kasu atzeman dituzte
79 urteko emakume bat hil zen atzo eta kutsatzeak jaitsi egin dira, bezperan baino 38 positibo gutxiago zenbatu baitira. Bost pertsona ospitaleratu dituzte.
2021/09/01 - 22:40
Osakidetzak txertaketa gune handiak itxiko ditu
Egun, 12 urtetik gorakoen % 87,3k gutxienez dosi bat jaso dute, eta % 79,8k pauta osoa dute. 200.000 pertsona inguru falta dira txertatzeko.
2021/09/01 - 18:29
Osakidetzak txertaketa gune handiak itxiko ditu, kanpaina amaitzear dagoelako
Egun, 12 urtetik gorakoen % 87,3k gutxienez dosi bat jaso dute, eta % 79,8k pauta osoa dute. 200.000 pertsona inguru falta dira txertatzeko.
2021/09/01 - 18:00
139 kasu berri hauteman dituzte Nafarroan, eta 5 pertsona ospitaleratu
Kopuruak nabarmen igo dira Erriberan sasoikako langileen artean izandako agerraldi baten ondorioz, 37 positibo hauteman dira agerraldi horretan. Foru Gobernuak aurreratu dituen datuen arabera, Tuteran eta Iruñean atzeman dituzte positibo gehien, 15 eta 25, hurrenez hurren.
2021/09/01 - 15:21
25 pertsona gehiago hil dira azken astean Euskadin covid-19aren ondorioz
432 positibo berri atzeman dituzte azken orduetan EAEn. Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du eta ospitaleen okupazioa arindu egin da.
2021/09/01 - 14:34
Sanchezek eskerrak eman dizkie gazteei txertaketa-prozesuari emandako erantzunagatik
Azkenaldian sektore batzuk gazteak "estigmatizatzen" saiatu izana deitoratu du, baina txertaketa prozesuari eman dioten erantzun bikaina azpimarratu du Espainiako presidenteak.
2021/08/31 - 15:45
Behera egin du EAEn paziente kritikoen eta gela arruntetan ospitaleratutakoen kopuruak
Intzidentzia-tasa metatuak eta R0 indizeak ere behera egin dute. Hala ere, azken 24 orduetan, positibo berri gehiago izan dira, 349.
2021/08/31 - 14:51
Euskadik bosgarren uhin pandemikoa gainditu du, lehendakariaren arabera
Urkulluk uste du ikasturte berriari joera positiboarekin emango zaiola hasiera, hirugarren lauhilekorako helburu berriak proiektatzea ahalbidetzen duen oinarriarekin.
2021/08/31 - 10:17
Nafarroan apur bat gora egin dute positiboek, baina intzidentziak beheranzko joerari eutsi dio
Foru Gobernuak aurreratu dituen datuen arabera, Iruñean 20 kasu berri zenbatu dituzte; Azkoienen eta Tuteran, seina, eta Sesman, Tafallan eta Altsasun, launa.
2021/08/30 - 21:36
Transplante bat egin dieten edo minbizia duten pazienteei hirugarren dosia emango dietela iragarri du Dariasek
Hala ere, ministroak zehaztu du behin betiko erabakia Lurraldearteko Osasun Batzordean hartuko dutela, proba zientifikoetan oinarrituta. Sendagaien Europako Agentziak ez du hirugarren dosia baimendu, oraingoz.
2021/08/30 - 18:41
Heriotza bat eta positiboen gorakada txikia Nafarroan azken egunean
Bezperan baino 16 kasu gehiago zenbatu dituzte Foru Erkidegoan. Tuteran zortzi positibo hauteman dituzte, eta nabarmentzekoak dira Iruñeko 18 kutsatze berriak.
2021/08/30 - 17:08
Publikoarekin aurrez aurre aritzen diren Ipar Euskal Herriko langileek covid ziurtagiria izan beharko dute
Bete ezean, enpresaburuak edo arduradunak urtebeteko espetxe-zigorrari eta 9.000 euroko isunari aurre egin beharko dio.
2021/08/30 - 15:24
ZIUetako gaixoen kopurua altua da oraindik EAEn, nahiz eta intzidentzia metatua jaitsi den
Zainketa intentsiboetako unitateetan 74 paziente daude, bezperan baino hiru gehiago. Bestalde, intzidentzia-tasa metatua 340koa da, eremu gorritik kanpo, eta R0 indizea ere beherantz doa, 0,86an baitago.
2021/08/30 - 14:41
Txertoa har dezaketen Euskadiko biztanleen ia % 80k txertaketa-jarraibide osoa dute
Sagarduiren esanetan, uda honetan txertoa hartzeko xede-herritarrei bidalitako deiak "eragina izaten ari dira".
2021/08/30 - 13:21
Osasun Sailak koarentenatik salbuetsi ditu azken 180 egunetan covid-19a izan duten kontaktu estuak
Hala ere, leku jendetsuak saihestu behar dituzte, interakzio sozialetan maskara erabili behar dute, ekitaldi jendetsuetara joatea ekidin behar dute eta sintoma bateragarririk agertzen diren zaindu behar dute.
2021/08/30 - 13:05
Edukiera % 60ra handitu du LABIk, ostalaritzan salbu, % 50ekoa izango baita
Edukieraren inguruko neurriak malgutzeaz gain, mahaiaren bueltan bil daitekeen jende kopurua 8 pertsonara igotzea erabaki dute, eta futbol-estadioetako edukiera % 30era handitu dute.
2021/08/29 - 15:59
281 koronabirus kasu atzeman dituzte Euskadin, azken bi hilabeteetako kopururik txikiena
Zainketa intentsiboetako unitateetan, aldiz, bi paziente gehiago daude (71). Guztira, 4.561 proba egin dituzte azken orduetan, eta positibotasun-tasa hiru puntu baino gehago jaitsi da, % 6,2ra arte.
2021/08/29 - 11:30
54 kasu atzeman dituzte Nafarroan, ekain amaieratik zenbatutako zifrarik baxuena
Bezperan baino 59 kasu gutxiago zenbatu dituzte Foru Erkidegoan, eta duela astebete baino 46 gutxiago. Pertsona bakarra ospitaleratu dute, Zaintza Intentsiboen Unitatean.
2021/08/28 - 15:26
Kasu berriak eta ospitaleetako presioa murriztu egin dira Euskadin, baina positibotasun-tasak gora egin du
Guztira, 5.146 proba diagnostiko egin dituzte azken orduetan, eta horietatik 493 positiboak izan dira. Horrela, positibotasun-tasa % 9,6ra igo da, ia puntu bat gehiago osteguneko datuarekin alderatuta (% 8,7).
2021/08/28 - 11:26
Bi hildako eta 113 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan azken orduetan
Bezperan baino 26 kutsatze gehiago izan dira. Iruñeko Errotxapea auzoan eta Tuterako Mendebaldean atzeman dituzte kasu gehien.