Kasu berriak eta ospitaleetako presioa murriztu egin dira Euskadin, baina positibotasun-tasak gora egin du
Euskadik 493 koronabirus kasu berri baieztatu ditu ostiral honetan, aurreko egunean baino 22 gutxiago, baina positibotasun-tasa % 9,6ra igo da. Testuinguru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ospitaleek 35 ospitaleratze berri izan dituzte, eta zainketa intentsiboetako unitateek 69 gaixo dituzte une honetan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako oharraren arabera, azken orduetan gaitza atzemateko 5.146 proba diagnostiko egin dira. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 65 kasu berri baieztatu dituzte Araban, 260 Bizkaian eta 148 Gipuzkoan. Halaber, beste 20 positibo atzeman dituzte, EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean.
Azken orduetan zenatu dituzten 493 kasu berri horiek, egindako proba diagnostiko guztien % 9,6 dira, alegia, osteguneko positibotasun-tasarekin alderatuta ia puntu bat gehiago (% 8,7koa izan zen aurreko egunean). Gauzak horrela, positiboen kopuruak behera egin badu ere (aurreko egunean baino 22 kasu gutxiago), gaitza atzemateko test gutxiago egin dira.
Gipuzkoak 26 positibo gutxiago zenbatu ditu ostiral honetan, Bizkaiak sei gutxiago eta Arabak bat gutxiago. Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean, berriz, ostegunean baino hamaika positibo gehiago izan dira.
EAEko ospitaleetan 35 pertsona ospitaleratu zituzten ostiral honetan, ostegunean baino zazpi gutxiago. Zainketa intentsiboetako unitateek, berriz, bosgarren jaitsiera eguna dute, eta 69 gaixo dituzte une honetan, aurreko egunean baino hiru gutxiago.
Bi hildako eta 113 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
Bestalde, Nafarroan 113 covid-19 positibo berri zenbatu dituzte ostiral honetan, bezperan baino 26 gehiago, Nafarroako Lan eta Osasun Publikoko Institutuaren behin behineko datuen arabera. Gainera, bi pertsona hil dira covid-19ak jota azken 24 orduetan. Zifra honek azken hiru egunetako beheranzko joera apurtu du; izan ere, 100 kasutik behera zenbatu zituzten Nafarroan asteartetik ostegunera.
Azken orduetan kutsatutako pertsonen zifrak gora egin duen arren, duela astebete baino 42 kasu gutxiago eta duela bi aste baino 100 gaixo berri gutxiago daude gaur Foru Erkidegoan. Hortaz, intzidentziari dagokionez bederen, kutsatzeen erritmoa moteltzen ari da.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.