Txertaketak gora egin du nerabeen artean EAEn: 12 eta 15 urte bitartekoen % 56,3k dute lehen dosia
Koronabirusaren aurkako txertaketa-kanpainak bide onetik jarraitzen du Euskadin; izan ere, 12 eta 15 urte bitarteko nerabeei covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosia jarri diete jada, alegia, zortzi puntu baino gehiago egin du gora bi egunetan (% 56,3), eta 16 eta 19 urte bitarteko nerabeen txertaketak hiru puntu egin du gora (% 68).
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txertaketa-buletinaren azken datuen berri eman du ostiral honetan. Horren arabera, joan den asteazkenetik 29 urtetik beherako adin-tarteetan izan dira txertaketa berri gehienak.
Hain zuzen ere, agintariek gazteei txertoa jartzeko egindako deiei esker gertatu da inokulazio-erritmo handiago hori. Gainera, Euskadi Irratian azaldu dutenez, azken 10 egunetan 131.000 mezu bidali ostean, 50.000 gaztek baino gehiagok eskatu dute hitzordua datozen egunetan txertoa hartzeko.
Halaber, Osakidetza duela bi hilabete koronabirusa pasatu zuten pertsonekin ere harremanetan jarri da. Hala, 44.000 mezu bidali ostean, ia 13.000 lagunek hartu dute txertoa, eta beste 8.000 gaztek hitzordua eskatu dute.
Atzo bertan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ikasturte berria hasi aurretik koronabirusaen aurkako txertoa jartzeko hitzordua eskatzera animatu zituen gazteak, eta irailaren 13 ra arte oraindik 71.24 hitzordu libre daudela gogora ekarri zuen. Halaber, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak uste du 12 eta 19 urte bitarteko ikasle gehienek txertoaren dosi batekin hasiko dituztela eskolak.
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, beraz, 12 eta 15 urte bitartekoen % 56,3k dosi bat dute jada, eta % 15,8k pauta osoa (asteazkenean baino 3,5 puntu gehiago).
16-19 urteko nerabeen artean, berriz, % 68k dosi bat hartu dute dagoeneko, eta % 34,6k pauta osoa dute, hau da, 5,3 puntu gehiago bi egunetan.
20 eta 29 urte bitartekoen artean, % 67,6k jaso dute koronabirusaren aurkako lehen ziztada (1,9 gehiago asteazkenetik) eta % 43,9k biak (3,6 gehiago).
Gorakada hori ez da hain nabarmena 30 eta 39 urte bitartekoen artean: % 78,6k lehen dosia hartu dute eta % 68,4k biak. 40 urtetik aurrera, % 87,5 dira pauta osoa dutenak jada, eta 50 urtetik gorakoen artean, berriz, % 90.
Euskadin 3,05 milioi dosi jarri dituzte orain arte, eta 12 urtetik gorako biztanleen % 78,3k du koronabirusaren aurkako txertoaren pauta osoa; % 85,9k, berriz, dosi bat jaso du.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.