Txertoa har dezaketen Euskadiko biztanleen ia % 80k txertaketa-jarraibide osoa dute
Euskadiko xede-populazioaren ia % 80k osatu du dagoeneko covid-19aren aurkako txertaketa-jarraibidea, eta, hiruzpalau asteren buruan, guztiek gutxienez dosi bat inokulatuta izatea lortuko da, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak astelehen honetan iragarri duenez.
Egoera epidemiologikoa azaltzeko eta Euskadiko murrizketen malgutasuna jakinarazteko komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Sagarduik azaldu du gaur egun EAEko biztanleen % 78,9k dutela covid-19aren aurkako txertoen jarraibide osoa. Zenbakiei erreparatuz gero, gutxienez dosi bat eman zaie 1.712.000 herritarri, eta 1.562.000k txertaketa-pauta osoa dute.
Osasun sailburuaren hitzetan, uda honetan xede-herritarrei txertoa hartzera joateko egindako deiak "eragina izaten ari dira". Adibide gisa esan du koronabirusak jo dituen herritarren artean, 47.230 pertsonak bi hilabete bete dituztela positibo eman zutenetik, eta horietatik 17.257k jaso dutela txertoa; 5.283k, berriz, hitzordua eskatu dute datozen egunetarako.
Hala ere, gogoratu du "ziurgabetasun" testuinguru batean jarraitzen dugula, nahiz eta txertaketak "hesi efektua" eragin dezakeen, oporraldiaren amaierak "interakzio sozial edo mugikortasun txikiagoa" ekar dezakeen edo ikasturtearen hasierak, "aurreko urteko esperientzia ikusita, erregulazio eta prebentzio handiagoko esparru bat eskaini dezakeen".
"Badakigu birusaren jokabidea ezin dela aurreikusi. Mutatzeko duen gaitasuna arrisku ziurra da, eta segurtasun uste faltsuak ahuldu egiten gaitu ", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.