ZIUetako gaixoen kopurua altua da oraindik EAEn, nahiz eta intzidentzia metatua jaitsi den
Intzidentzia-tasa metatuak behera egin duen arren, Euskadiko ospitaleetako asistentzia-presioa altua da oraindik ere, 294 gaixo baitaude ospitaleratuta: 74, zainketa intentsiboen unitateetan (larunbatean baino hiru gehiago) eta 220, gela arruntetan. Ospitaleratze berriak, baina, 27ra jaitsi dira (zortzi gutxiago).
Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordearen bileraren ostean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du "joera aldaketa argia" dagoela, baina "beherakada horrek ez du eragin berdina asistentzian".
Hala ere, intzidentzia metatuak Euskadin beheranzko bideari eusten dio, 100.000 biztanleko 14 egunean 340,45 kasu (11 gutxiago) izan baitira.
Hiru lurraldeek eremu laranjan jarraitzen dute; hau da, 100.000 biztanleko 400 kasutik behera. Arabak jarraitzen du gehien erasandako lurraldea izaten, 357 kasuko intzidentzia-tasa metatuarekin eta 44 kasu positiborekin.
Bizkaiak 341 kasu atzeman ditu, baina EAE osoko kasu positibo gehien erregistratu ditu, 149 kasu berri. Gipuzkoak, berriz, 98 kasu berri jakinarazi ditu, eta intzidentzia-tasa 306 kasukoa da.
Adin-taldeen arabera, batek ere ez du gainditzen mila kasuren intzidentzia metatua bi astean, aurreko astean bezala. Altuena 17 eta 18 urte arteko gazteena da, 962,72 baita.
Gasteizen 35 kasu berri eta 387 kasuko intzidentzia metatua dago, Bilbon 47 pertsona daude kutsatuta eta 308 kasuko intzidentzia metatua dago, eta Donostian 26 kasu positibo berri eta 281 kasuko intzidentzia metatua dute.
Positibotasunari dagokionez, 3.543 proba egin dituzte igandean, hau da, larunbatean baino 1.018 gutxiago, eta 296 positibo (+15) atzeman dituzte; beraz, % 6,2tik % 6,5era jaitsi da, Osasun Sailaren datuen arabera.
Birsorkuntza indizea (kasu positibo bakoitzak zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten du) 0,88koa zen ostiralean, 0,84koa larunbatean eta 0,86koa igandean; Araban 0,77an dago, Bizkaian 0,85ean eta Gipuzkoan 0,91n. Intzidentzia-tasen arrazoia (egungo intzidentzia-tasa metatua duela astebetekoarekin alderatzen du) 0,78koa da (-0,01).
Datu horiek ikusita, indarrean dauden murrizketetako batzuk leuntzea erabaki du LABIren Aholku Batzordeak. Edukierak % 35etik % 60ra igaroko dira, oro har, saltoki eta kultur guneetan, eta % 50era ostalaritzan; izan ere, mahai bakoitzeko gehienezko edukiera 6tik 8ra igoko da asteazkenetik aurrera. Halaber, 5.000 ikusletik gorako futbol estadioetan eta esparruetan edukiera % 20tik % 30era igoko da.
Txertaketari dagokionez, Euskadin txertoa har dezaketen herritarren ia % 80k osatu du dagoeneko covid-19aren aurkako txertaketa-jarraibidea, eta, bizpahiru astetan, guztiek gutxienez dosi bat inokulatuta izango dute, Sagarduiren arabera.
Sailburuaren hitzetan, "txertaketa kanpaina ondo doa". "Hiru edo lau aste pasatxoan jarriko zaie txertoaren lehen dosia xede-populazioari", gaineratu du.
Nafarroako egoera
Covid-19ak kutsatutakoen kopuruak gora egin dute igande honetan Nafarroan, larunbateko datuekin alderatuta, baina 100etik behera jarraitzen du, 70 positibo berri zenbatu baitituzte, eta bost pertsona ospitaleratu dituzte, horietako bat ZIUn. Gainera, covid-19a zuen beste gaixo bat hil da.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.