139 kasu berri hauteman dituzte Nafarroan, eta 5 pertsona ospitaleratu
Nafarroak beste 139 kasu erregistratu ditu astearte honetan, 1.427 proba diagnostiko egin ostean. Horrela, positibotasun tasa % 9,7koa da, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Aurreko egunean, 78 kasu erregistratu ziren, % 4,8ko positibotasunarekin; igandean, 70 kasu, % 8,9ko positibotasunarekin; larunbatean, 54 kasu ( % 7,2); 113 kasu ostiralean, % 8,8ko positibotasunarekin; 87 kasu ostegunean ( % 7,3); 92 kasu asteazkenean ( % 6,4); 94 kasu asteartean ( % 7,3) eta 102 kasu iragan asteko astelehenean ( % 6,2).
Atzo beste 5 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn. Guztira, 81 pertsona daude ospitalean, eta horietatik, 26 ZIUn daude. Ez da hildakorik izan; Nafarroan, 1.228 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz.
Txertaketari dagokionez, 2.651 dosi eman zituzten asteartean; beraz, Nafarroan 923.192 dosi eman dituzte guztira. Jarraibide osoa duten pertsonak 470.286 dira.
Agerraldia sasoikako langileen artean
Nafarroako hegoaldeko sasoikako langileen artean izandako agerraldi batek 37 positibo utzi ditu, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
37 kasu horiek 85 pertsonaren artean egindako baheketa batean atzeman dituzte, Javier Remirez Gobernuko presidenteorde eta bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, eta agerraldi honi egotzi dio azken orduetan izandako kutsatzeen gorakada, 139ra iritsi baitira atzokoan kutsatzeak, aurreko egunetako zifrak bikoiztuz.
Erriberako sasoikako langileen lan-eremu bateko agerraldiaren berri izan ostean egindako jarraipen- eta trazabilitate-lanari esker, kasu horiek detektatu ahal izan dira, eta Remirezen arabera, "puntuala" da egoera.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.