Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak txertaketa gune handiak itxiko ditu, kanpaina amaitzear dagoelako

Egun, 12 urtetik gorakoen % 87,3k gutxienez dosi bat jaso dute, eta % 79,8k pauta osoa dute. 200.000 pertsona inguru falta dira txertatzeko.
18:00 - 20:00
Osakidetzak txertaketa gune handiak itxiko ditu

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iragarri du txertaketa gune handiak itxiko dituela aurki, txerto kanpaina bukatzear dagoelako. Egun, 12 urtetik gorakoen % 87,3k gutxienez dosi bat jaso dute, eta % 79,8k pauta osoa dute. 200.000 pertsona inguru falta dira txertatzeko.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, egungo erritmoari eutsiz gero "aste gutxitan" bukatuko lukete txertaketa kanpaina. Izan ere, txertatu gabe geratzen diren pertsonen kopurua "azkar murrizten ari da".

Sailburuak agerraldia egin du asteazken honetan Eusko Legebiltzarreko Osasun lantaldean, udako oporren ostean lehenengoz.

Agerraldi horretan, Sagarduik adierazi du txertaketa espazio handien sistema "arrakastatsua" izan dela, baina "logistika eta antolakuntza esfortzu handia" dakarrela.

Pandemiaren egoerari dagokionez, "baikor" egoteko arrazoiak badaudela nabarmendu du, baina "zuhurtzia" mntentzeko deia egin du.

*Bialetatik lortutako 11. dosiak barne. Honenbestez, azken hilabeteetan jasotako txertoen % 110 jar daiteke.

Datu hau uztailaren 21ean berritu da azkenengoz.

Zure interesekoa izan daiteke

Rafael Bengoa experto en salud pública Radio Euskadi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hantabirusaren agerraldia "kontrolatuta " dagoela uste du Rafael Bengoak: "Orain kasu positiboen jarraipena egin behar da"

Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Rafael Bengoa Osasun Publikoko adituak azaldu duenez, hantabirusak sortutako egoera "kontrolpean" dago, eta, horren esanetan, kasu positiboen jarraipen zuzena egitea da orain garrantzitsuena. Bestalde, hantabirusaren infekzio ahalmena txikia dela eta sintomak dituztenek kutsatzen dutela azpimarratu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X