Sindikatuak
2025/05/12 - 09:45
Albiste izango dira: Aste erabakigarria Ukrainako gerran, greba bertan behera Hezkuntzan eta Mubil Center
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/11 - 18:28
Satse Euskadik erizainen "ezegonkortasuna eta errotazioa" amaitzeko eskatuko du astelehenean Bilbon
Erizainen kolektiboa "nazkatuta" dagoela salatu du, Osakidetzaren aldetik "etengabeko diskriminazioak" pairatzen dituztelako. Eguerdian bilduko dira Osasun Sailaren egoitza aurrean.
2025/05/10 - 13:45
Alderdi politikoek txalotu egin dute Hezkuntza Sailak eta sindikatuek lortutako akordioa
Albiste ontzat jotzen dute, euskal hezkuntza-sistema publikoarentzat ona izango delakoan.
2025/05/10 - 11:59
Zer adostu dute sindikatuek eta Hezkuntza Sailak?
Ratioak jaistea, irakastorduak murriztea, hezkuntza publikoa euskalduntzea eta soldaten igoera dira puntu garrantzitsuenetako batzuk.
2025/05/10 - 11:36
Pedrosa: ''Akordio historiko honekin lortu dugu benetan erdigunean jartzea eskola publikoaren hobekuntza''
Gehiengo sindikalarekin bart lortutako akordioa txalotu du Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak. Adostutakoaren arabera, eskola-orduak 21era murriztuko dira Lehen eta Haur Hezkuntzan, eta 17ra Bigarren Hezkuntzan. Greba deialdiak bertan behera geratu dira.
2025/05/10 - 09:50
Akordioa Hezkuntza Sailak, Steilasek, LABek, Interinok Taldeak, CCOOk eta UGTk lan-gatazka desblokeatzeko
Greba deialdiak, ondorioz, bertan behera geratu dira. Akordioaren arabera, eskola-orduak 21era murriztu behar dira Lehen eta Haur Hezkuntzan, eta 17ra Bigarren Hezkuntzan. Gainera, hezkuntza publikoaren sektorean 800 behargin gehiago jarriko dira lanean. ELAk ez du akordioa babestu.
2025/05/09 - 15:34
Hezkuntza Sailak eta sindikatuek negoziatzen jarraitzen dute, akordio bila
Arratsaldean zehar hartu-emanak izan eta gero, gauean berriro bilduko dira. Steilasek eta CCOOk "aurrerapen txikiak" atzeman dizkiote eskaintzari; ezkorrago agertu dira LAB eta ELA.
2025/05/09 - 09:47
Albiste izango dira: Leon XIV.a aita santu berria, Hezkuntzako negoziazio mahaia eta euriborraren jaitsiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/08 - 21:55
Sindikatuek Hezkuntzaren proposamena errefusatu dute eta beste bat espero dute ostiralerako
Gauzak horrela, sindikatuek datorren astean, maiatzaren 12tik 16ra deituta dauden greba egunei eusten diete. Hezkuntza ez unibertsitarioko 27.000 irakasle daude grebara deituak.
2025/05/08 - 20:08
Agurain eta Legasako Arcelor Mittalen lantegietan egindako grebak "ekoizpena geldiarazi du" ELAren arabera
Ostegunean lehen protesta jardunaldia egin dute, bi lantegietako ia langile guztiak kaleratuko dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka protesta egiteko. Ostiralean bi orduko lanuztea egingo dute.
2025/05/08 - 18:35
Bridgestonek 45 kaleratze gutxiago eta 57 urtetik aurretiko erretiroak eskaini ditu Basauriko plantarako
Halaber, urteko 45 eguneko kalte-ordaina eskaini die kalean geratuko diren beharginei.
2025/05/08 - 09:44
Albiste izango dira: Hezkuntzako negoziazio mahaia, Manchester - Athletic eta konklabearen bigarren eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/08 - 07:00
Hezkuntza Saila eta sindikatuak berriro bilduko dira gaur, beste bost greba egun deitu berritan
Bilera 15:00etan hastekoa da, baina azken negoziazio mahaiaren hasiera asko atzeratu zen. Lehentxeago, hezkuntzako sindikatuek (Steilas, LAB, ELA eta CCOO) elkarretaratzea egingo dute Eusko Legebiltzarraren aurrean, 11:30ean.
2025/05/07 - 13:06
Pedrosa sailburuak uste du akordioa posible dela, "guztion lehentasuna ikasleen arreta hobetzea bada"
Sindikatuek EAEko unibertsitatez besteko hezkuntza publikoan deitutako bost greba egunak direla eta, Hezkuntza sailburuak "erantzukizunez" jokatzeko deia egin du.
2025/05/07 - 10:45
Hezkuntzako sindikatuak mesfidati, Sailak egin asmo dien proposamen berriaren aurrean
Steilas, LAB eta ELA sindikatuak estu hartu dute Jaurlaritza bileraren deialdia eta proposamenaren gakoak hedabideen bitartez jakinarazteagatik. Are gehiago, LABek aztertuko du negoziazio mahaian parte hartuko duen.
2025/05/07 - 00:41
Bi emakume ertzainen aurkako "lan- eta sexu-jazarpen kasu larriak" salatu dituzte
Ertzaintzaren Sindikatu Profesionala (Si.P.E.) "berehalako kargugabetzeak eta erantzukizun politikoak" eskatu ditu, "indarkeria instituzionalaren kasu nabarmena" delako.
2025/05/06 - 16:04
Hezkuntza Sailak mahai negoziatzailea deitu du ostegunerako eta proposamen berria iragarri du
"Ratioak jaistea", "irakasle kopurua handitzea" eta "arrazoizko soldata proposatzea" daude, besteak beste, Jaurlaritzak mahai gainean ipiniko duen proposamenean, Pedrosa sailburuak aurreratu duenez.
2025/05/05 - 18:15
Bridgestonek enplegu erregulazioko espedientearen baldintzak leundu eta kaleratze-kopurua birpentsatuko du
Kaleratzeagatiko ordaina 27 egunetik 35era igo du, eta aurre-erretiro egitasmo batez negoziatzeko prest dago. Sindikatuak eta enpresa hilaren 8an eta 12an elkartuko dira berriro, eta langileek grebari eutsiko diote.
2025/05/05 - 07:00
Bridgestoneko 300 bat langilek elkarretaratzea egingo dute gaur eguerdian Japoniak Madrilen duen enbaxadan
Astelehen honetan ere langileek greba eguna dute eta, Basauriko langileek 12:00etan egingo dute elkarretaratzea, lantegiko zubian.
2025/05/01 - 16:17
Manifestazio jendetsuak Euskal Herri osoan Maiatzaren 1ean
Sindikatuek aldarrikapenez bete dituzte Euskal Herriko kaleak Maiatzaren Lehenean. ELAk eta LABek, deialdi bereizietan; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatu dira.