ELAk eta LABek lan harremanetarako euskal esparrua aldarrikatu dute Diaz ministroarekin izandako bileretan
Lanbide-arteko gutxieneko soldata propioa eta lan harremanetarako euskal esparrurako urratsak. Besteak beste, aldarrikapen horiek jarri dituzte mahai gainean ELA eta LAB sindikatuek Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroarekin izandako bileretan.
ELAren izenean, Mitxel Lakuntza idazkari nagusia, Pello Igeregi Negoziazio Kolektiboko arduraduna eta Ane Zelaia sindikalizazio arduraduna bildu dira ministroarekin, ELAren Bilboko egoitzan. "Gutxieneko soldata propioa, lanaldi murrizketa eta pentsioak euskal langileen beharren arabera erabaki ahal izatea" izan dituzte hizpide, sindikatuaren arabera, eta Diazi adierazi diotenez, "Espainiako legediak ez die Hego Euskal Herriko langileen asmoei erantzuten eta bizi-baldintzak hobetzeko ez du balio, ez gutxieneko soldatak ezta gehiegizko lanaldiak hobetzeko ere".
Hala, Lakuntzak adierazi dio bere sindikatua prest dagoela duen "mobilizazio gaitasuna erabiltzeko gutxieneko soldata propioaren, lanaldi murrizketen eta pentsio duinen alde".
LABen aldetik, berriz, Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorra eta Ainhize Muniozguren Idazkaritza Juridikoko arduraduna batzartu dira Diazekin. Horiek ere, sindikatuak Bilbon duen egoitzan batzartu dira.
Ondoren zabaldutako oharrean, LABek zehaztu du lanbide-arteko gutxieneko soldata eta etxeko langileen lan-hitzarmena izan dituztela hizketagai nagusi, eta lan-harremanetarako euskal esparruaren aldeko urratsak eskatu dizkiotela Lan Ministerioari.
Euskal Herrian aste honetan lanean hildako laugarren langilearen heriotza gogoratuz eta egoeraren larritasunaz ohartaraziz hasi dute bilera LABeko ordezkariek. Hildako horiek patronalaren eta erakundeen utzikeriaren ondorio direla esan diote, eta prebentzio-neurriak kontrolatzeko mekanismoak lehenbailehen ezartzeko eskatu.
Bere aldetik, egiten ari den lan sindikala eskertu dio ministroak ELAri eta hitz eman dio bere aldarrikapenak aintzat hartuko dituela. LABeko ordezkariei ere mezu bera helarazi die, eta gaur abiatutako harremanari eusteko borondatea erakutsi.
Sindikatuen lana inoiz baino beharrezkoagoa dela ere esan du Diazek, bereziki, "populismo berriaren estrategia neoliberalaren" helburua langileriaren defentsan ari diren sindikatuak suntsitzea denean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.