Hitzarmen "gehiago eta hobeak" lortzen dituela defendatu du ELAk
Hitzarmen "gehiago eta hobeak" lortzen dituela defendatu du ELA sindikatuak, gaur-biharretan Bilboko Euskalduna Jauregian ospatzen ari den XVI. Kongresu Konfederalean. Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak azpimarratu duenez, ELAk "hitzarmen gehiago eta hobeak lortzen ditu greba gaitasuna duelako, hura gabe ez dagoelako aurrera egiterik".
"Interesak modu demokratikoan alderatzearen" alde egin du Lakuntzak, "hori baita politika egitea". Aitor Esteban EAJren presidenteak ELAri buruz esandakoa gogora ekarri du, esanez ELA dela "hitzarmen gehien sinatzen duen sindikatua, urtero 250 hitzarmen baino gehiago, batez beste".
Lan horrek "ELAren zilegitasuna" egiaztatzen du. "Hori ere demokrazia da, hauteskunde sindikalak irabazi ditugulako berriro", azpimarratu du bertaratutakoen txaloen artean.
ELA "sindikatu nagusia da, Hego Euskal Herrian % 35,79ko ordezkaritza duelako: % 40tik gora, Euskadin, eta, % 23 ingurukoa, Nafarroan". Ordezkaritza hori gorabehera, "Eusko Jaurlaritzak ez du ELArekin akordiorik bilatzen, badakielako gehienetan sindikatu merkeagoak aurkituko dituela", salatu du.
Politika neoliberalak
Bestalde, Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuak kritikatu ditu, aldatu arren, "politika neoliberalei eusten jarraitzen dutelako". "Enpresa handientzat gobernatzea eta herritarren interesak alde batera uztea" egotzi die bi gobernuei.
"Neurriak hartu beharrean", gaineratu du Lakuntzak, "bide onean zihoazen legeak oztopatu dituzte". Adibide gisa jarri du EAJk energia-enpresa handiei "zergak kendu izana", bere ustez, "herri honen arazo politikoen jatorria botere ekonomikoekiko erabateko menpekotasunean" baitago.
"Azken urteetan onartutako erreformek lan-merkatua desarautzea zuten helburu, enpresei eta patronalei botere eta erraztasun gehiago emateko", gaineratu du.
100.000 afiliatu baino gehiago bildu ditu ELAk kongresu horretan, datozen lau urteetan sindikatuaren norabidea ezarriko duten ildo politikoak zehazteko helburuz, ELAk berak ohar bidez jakitera eman duenez.
Ponentzia
Ildo politiko horiek egunotan eztabaidatzen ari diren ponentzia batean jasota geratu dira, hala nola Erorien Monumentua eraistea, Bardeako tiro poligonoa ixtea, Nafarroako eremu zabalei eragiten dien despopulazioaren aurkako neurriak eta Nafarroako herritarren hizkuntza-eskubideekiko errespetua, "euskara lurralde osoan ofizialtzetik hasita".
ELAk azpimarratu duenez, "sendotasunetik eta kohesiotik" ekin dio kongresu honi, "lan gatazketan erreferente izanda, eta afiliazio eta hauteskunde sindikalei dagokienez, oso datu positiboekin". Izan ere, Nafarroan 1.500 kide baino gehiago ditu egun ELAk, ordezkaritza handieneko sindikatua, eta Nafarroako Gobernuari ere zuzendu zaio, eta leporatu dio "askotan, Estatuko ordezkaritza gisa funtzionatzen" duela, "Madrilen erabakitzen den politika hemen aplikatzen baitu".
ELAren lana gidatuko duen ponentziaren helburua izango da "langile klasea eragile aktibo eta eraldatzaile gisa antolatzea, gizarte justuago bat lortzeko". Ponentzia asteartean bozkatuko dute afiliatuek, eta Mitxel Lakuntza berriro buru izango duen Batzorde Exekutibo berria aukeratu.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.