Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusi aukeratu dute berriro, % 90,37ren babesarekin
ELA sindikatuaren XVI. Kongresu konfederalak Mitxel Lakuntza aukeratu du datozen lau urteetan idazkari nagusi izaten jarraitzeko, botoen % 90,37ren babesarekin.
Lakuntza idazkari nagusia ez ezik, ELAren Batzorde Eragilea ere aukeratu dute. Zerrenda bakarra aurkeztu da eta 629 boto alde (% 90,37), 47 kontra (% 6,75) eta 18 boto zuri (% 2,5) jaso ditu. Halaber, bi boto baliogabe zenbatu dira (% 0,28).
2019ko apirilaz geroztik idazkari nagusi den Lakuntzak lau urte gehiagoz jarraituko du karguan. Halaber, duela lau urte jasotako babesa berriz bereganatu du (botoen % 90,6 jaso zuen 2021ean).
Berritasunik ere izango du Batzorde Eragileak, hiru pertsona berri sartuko baitira: Ane Bilbao Alzelai (Zerbitzu Juridikoak), Luis Fernandez Centeno (Sindikalizazioa, Militantzia, Ekintza Konfederalak) eta Unai Oñederra Egaña (Prestakuntza, Iparraldea eta Estrategia Soberanista).
ELAko zuzendaritza parekidea izango da: Mitxel Lakuntza (idazkari nagusia), Amaia Muñoa Capron-Manieux (idazkari nagusiaren albokoa eta Nazioartea), Ane Bilbao Alzelai (Zerbitzu Juridikoak), Luis Fernandez Centeno (Sindikalizazioa, Militantzia eta Ekintza Konfederalak), Leire Gallego Lopez de Goikoetxea (Ekintza Soziala, Migrazio Politikak eta Genero Berdintasunerako Politikak), Ivan Gimenez Gil (Komunikazioa), Pello Igeregi Santamaria (Negoziazio Kolektiboa, Lan Osasuna eta Euskara), Alazne Mantxola Mintegi (Diruzaintza), Aitor Murgia Esteve (Politika Sozialak, Azterketa Bulegoa eta Ingurumena), Unai Oñederra Egaña (Prestakuntza, Iparraldea eta Estrategia Soberanista), Leire Txakartegi Iramategi (Antolakuntza) eta Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Afiliazioa, Hauteskunde Sindikalak, Informatika, Kudeaketa Sistema eta Genero Ekitaterako Plana).
Bestalde, aho batez onartu dute datozen lau urteetarako lan ildoak ezarriko dituen ponentzia atzo eta gaur Bilboko Euskalduna Jauregian bildutako 736 kongresukideek. Sindikatuak helburu gisa jarri ditu, besteak beste, sindikalismo feministarantz bidea egitea eta bere jarduna esparru sozial eta politikoetara zabaltzea.
Idazkari nagusi izendatu berritan egin duen hitzaldian, ELAk jarraitzen duen kontraboterearen eta konfrontazioaren ereduaren alde du Mitxel Lakuntzak, "horri esker lortu ditugu prekarietatearen aurkako garaipenak, eta konbenio gehiago eta hobeak".
Bide beretik, greba erreminta gisa defendatu du. Bere hitzetan "borrokarako prestatzen ez denak ez du zer eginik". Halaber, ziurtatu du ELAk greba egiteko gaitasuna daukanean, "lan-baldintzak hobetzeko ateak zabaltzen" direla.
Administrazioari eta patronalei mezua ere bidali nahi izan die, esanez grebak ekiditeko bidea "autoritarismoa utzi eta negoziatzeari ekitea" dela. Gehitu du, lehendakariaren arazoa dela "grebak egin arte" ez dela "langileekin gogoratzen".
"ELAren helburua gatazka" dela esaten dutenei, "helburua hitzarmen onak lortzea" dela erantzun die eta gogorarazi die "urtero 250 hitzarmen inguru lortzen" dituztela.
Azkenik, sindikatuak politikan parte hartzeko eskubidea ere aldarrikatu du. "Non dago idatzita herri honetako sindikatu nagusiak ez duela zilegitasunik politika egiteko?", galdetu du. Euskadirentzat soldata minimoa eskatzen duenean politika egiten duela aldarrikatu du, eta estatus politiko berri bat eskatzean ere hala egingo duela azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.