Tabakalera
Maider Lopezen lanaren inoizko erakusketarik handiena, Donostian ikusgai
"Ukitu" erakusketa bikoitza Tabakaleran eta Kutxa Fundazioa Kubo aretoan egongo da ikusgai, otsailaren 1era arte. Donostiar artistaren 25 proiektu biltzen ditu.
Musika: "Arnasa berriz" (Ke Lepo)
Marlene McCarty, "Sasi guztien gainetik", Tabakaleran
Gorputz femeninoaren inguruan eta horrek beste espezie batzuekin duen loturaren inguruan hausnartzeko gonbitak dira artista estatubatuarraren lanak.
Tamaina handiko marrazkiak, batzuk estraktu begetalekin sortutakoak, eta landare biziz osatutako instalazioa daude Euskal Herrian inoiz egin dioten lehen erakusketan. Otsailaren 1ean egongo da ikusgai, Donostiako Tabakaleran.
Musika: "Animalia" (Habia)
Irati Gorostidik "Arcoíris 82" erakusketa inauguratu du Tabakaleran
Erakusketak Aro berria (2025) pelikula filmatzean sortutako material argitaragabea du abiapuntu. Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean estreinatuko den filmean, Gorostidik 1980ko hamarkadan Ultzaman (Nafarroa) finkatutako Arco Iris komunitatea du hizpide.
Tabakalerak Hlynur Pálmason zinemagile eta artista islandiarraren erakusketa aurkeztu du
Irailaren 28ra arte egongo dira ikusgai bakarkako erakusketako ikus-entzunezko instalazioak, argazki-sailak, pinturak eta eskulturak. Pálmasonen filmografia osoa eskainiko du Tabakalerak.
Tabakalerak “Urrearen Kimera” filmaren bertsio zaharberritu bat estreinatuko du
Charles Chaplinen pelikula 4K kalitatean itzuliko da pantaila handira ostegunean, ekainak 26, berorren estreinaren mendeurrena ospatzeko.
Oliver Laxe: "Ikusleak gorputzarekin pentsatzea nahi nuen"
Zinemagileen "Tabakalera Belaunaldia"ri gorazarre, asteburuan Donostian
Kultura zentroaren 10. urteurrenaren harira, Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Tabakalerak osatzen duten ekosistemaren abaroan hazi den zinemagile belaunaldia omenduko dute asteburu honetan.