Tratu Txarrak
2019/06/22 - 16:24
Eskola-jazarpena giza-eskubideen erasotzat jo du Amnistia Internazionalak
Gainera, eskola-jazarpenari aurre egiteko, tresnak egokitu eta berriztu behar direla azpimarratu du.
2019/06/22 - 15:54
Gora egin du genero indarkeria sufritzen duten 60tik gorako emakume kopuruak
Iaz Estatuan hil zituzten 47 emakumeetatik 9k 60 urte baino gehiago zituzten.
2019/06/18 - 17:16
Gizon batek emakume bat hil du Urruñan
Ikerketaren lehen datuen arabera, gizonak tiroz hil du bikotekidea, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du.
2019/06/17 - 14:25
Genero indarkeriaren salaketek behera egin dute EAEn, baina gora Nafarroan
Hala, biktimen tasa 12,5koa izan zen EAEn, eta apur bat handiagoa (14,62) Nafarroan —betiere 10.000 emakumeetatik—.
2019/06/13 - 10:03
'Askotan' eraso egiten ziola ziurtatu du Belzaren bikotekide ohiak epailearen aurrean
Epaiketako lehen saioan, akusazio guztiak ukatu ditu Miguel Alonso Belza abokatu donostiarrak.
2019/06/10 - 14:35
6 urteko kartzela zigorra, Erasmuseko ikasle bati Donostian sexu-erasoa egiteagatik
Epaiketan, Herbehereetako gizonak erasoa aitortu eta ezarritako zigorra onartu du.
2019/06/08 - 14:54
Pornoan aritzen diren hainbat aktore japoniarrek tratu txarrak salatu dituzte
Gobernuz Kanpoko Erakundeek diote gizarteak ez duela ulertzen arazo honen larritasuna.
2019/06/02 - 13:45
Neymar futbolariak bortxatu egin zuela salatu du emakume batek
Emakumearen arabera, jokalariak bere borondatearen kontra sexu harremanak izatera behartu zuen, maiatzaren 15ean, Parisko hotel batean. Neymarrek emakumea bortxatu izana ukatu du.
2019/05/31 - 12:18
Gizon batek emakume bat hil du Kanaria Handian
Amaren berri ez zuela, kezkatuta, etxera joan zen atzo alaba eta bertan topatu zuen emakumea, eskopeta batekin egindako tiroekin. Gizonak bere buruaz beste egin zuen.
2019/05/28 - 15:00
Genero indarkeriaren biktimen kopuruak gora egin du EAEn eta Nafarroan
Euskadin % 8,3 igo da tasa, eta Foru Erkidegoan, % 4,7. Hazkundea gorabehera, mila biztanleko indarkeria tasa txikienak dituzten erkidegoak dira EAE eta Nafarroa.
2019/05/24 - 14:47
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari erasotzea egotzita
Emakumea ospitalera batera eraman dute. Ustezko erasotzailea, ostera, ostiral honetan igaro da epailearen aurretik.
2019/05/23 - 18:06
9 hilabeteko zigorra eskatu dute Cabezudorentzat, artxiboak ezabatzen saiatzeagatik
Fiskaltzak prozesu-iruzur ahalegina egitea egotzi dio argazkilari donostiarrari. Argazkilaria behin-behineko espetxean dago, bere modelo batzuen kontrako sexu-delituak leporatuta.
2019/05/23 - 13:55
Hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen eta Iruñean, genero indarkeria egotzita
Atxiloketetako bi Nafarroako hiriburuan izan dira, eta hirugarrena, ostera, Gasteizen.
2019/05/16 - 16:56
Bi gizon atxilotu dituzte Plentzian eta Bilbon, bikotekideei eraso egitea egotzita
Emakume bat Basurtuko Ospitalera eraman dute, zauriak sendatzeko. 37 eta 33 urte dituzte erasotzaileek.
2019/05/13 - 14:54
Gizon bat atxilotu dute emakume bat mehatxatu eta indarrez auto batean sartzeagatik
35 urteko gizasemea epailearen aurrera eraman dute gaur genero indarkeria egotzita.
2019/05/13 - 14:21
Emakume batek Iruñeko kiromasajista bat salatu du, sexu-abusuengatik
Halaber, beste bi auzibide daude zabalik epaitegietan horren aurka. Salaketa bat duela gutxi epaitu dute, eta bestea behin-behinean artxibatu zuten.
2019/05/10 - 12:26
Emakume baten gorpua aurkitu dute Torre Pachecon eta bikotekide ohia atxilotu dute
Ikertzaileak balizko genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira. Baieztatuko balitz, urtea hasi zenetik Estatu espainiarrean bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako 18. emakumea litzateke.
2019/05/07 - 14:04
Hasi da 3 gizonen aurkako epaiketa Bilbon, emakume bati sexu-abusuak egitea egotzita
Fiskaltzak 80 urte inguruko espetxe zigorra eskatu hiru akusatuentzat. Lehendabiziko saioan hiru auzipetuek nahiz erasoaren biktimak deklaratu dute. Epaiketa ateak itxita egiten ari dira.
2019/05/05 - 19:37
Gizon bat atxilotu dute, Barakaldoko metroan emakume bati eraso sexista egiteagatik
Eskailerak jaisten ari zela, gizon bat atzetik hurbildu zaio, eta gerria inguratu dio. Emakumea askatu egin da, baina gizonezkoak horren kontra egin du.
2019/04/24 - 15:18
Iruñeko kolektibo feministak eta herritarrak, taldean egindako bortxaketaren aurka
Hiru atxilotuak karguekin aske gelditu dira. Udala pertsonatu egingo da epaiketan.