Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona espetxera bidali dute Bilbon

Furgoneta batean, joan den ostegun gauean, emakumea bortxatu izana egotzi diote 38 urteko gizonari.

Bilboko Larraskitu auzoan emakumezko bati egindako sexu-erasoa leporatuta, ostiralean atxilotutako gizonezkoa espetxera bidali du epaileak, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

38 urteko erasotzaileak eta emakumeak ostegun gauean elkar ezagutu zuten, taberna batean. Bere ibilgailura joateko gonbita egin zion gizonak emakumeari, eta Larraskitu auzoko urrutiko zonalde batera joan ziren. Orduan sexu-harremanak izatera behartu zuen emakumea.

--------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X