Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumezko batek sexu-erasoa salatu du Bilbon

38 urteko gizonezko bat atxilotu dute, furgoneta batean emakumea bortxatu izana egotzita. Behin polizia-izapideak amaitutakoan, epailearen aurrera eramango dute.

38 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, emakumezko bati sexu-erasoa egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Dirudienez, erasotzaileak eta emakumeak ostegun gauean elkar ezagutu dute, taberna batean. Bere ibilgailura joateko gonbita egin dio gizonak emakumeari, eta Larraskitu auzoko urrutiko zonalde batera joan dira. Orduan sexu-harremanak izatera behartu du emakumea.

Erasotzaileak 38 urte ditu, eta polizia-etxean dago. Behin izapideak amaitutakoan, epailearen aurrera eramango dute.

-----------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X