Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizon atxilotu dituzte Plentzian eta Bilbon, bikotekideei eraso egitea egotzita

Emakume bat Basurtuko Ospitalera eraman dute, zauriak sendatzeko. 37 eta 33 urte dituzte erasotzaileek.

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu azken orduotan Plentzian eta Bilbon, haien bikotekideei eraso eta mehatxu egitea leporatuta, Eusko Jaularitzako Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Plentzian, emakume batek eraso bat salatu ostean atxilotu zuten gizonezkoa. Segurtasun Sailak azaldu duenez, atxilotuak 37 urte ditu, eta gaur bertan igaroko da epailearen aurretik.

Bilbon, Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu dute goizaldean, Santutxuko etxebizitza batean, bere bikotekideari eraso eta mehatxu egitea leporatuta.

Emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute, zauriak sendatzeko.

__________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X