Genero indarkeriaren salaketek behera egin dute EAEn, baina gora Nafarroan
Genero indarkeria dela eta, EAEn eta Nafarroan 1.407 eta 480 salaketa aurkeztu zituzten emakumeek, hurrenez hurren, 2019ko lehen hiruhilekoan, Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrak Genero eta Etxeko Indarkeriaren Behatokiaren baitan jasotako datuen arabera. Iazko epe berarekin alderatuta, EAEn behera egin dute salaketa kopuruek (% 1,3 gutxiago); Nafarroan, berriz, gora ( % 7,9).
Dena dela, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak (bikotekideek edo bikotekide ohiek egindakoa) gora egin zuten bi erkidegoetan: % 3,1 EAEn, eta % 9,3 Nafarroan.
Hori horrela, biktimen tasa 12,5koa izan zen EAEn, eta apur bat handiagoa (14,62) Nafarroan —betiere 10.000 emakumeetatik—.
Bestalde, euren bikotekide edo bikotekide ohiaren kontra ez deklaratzeko duten eskubidea baliatu zuten emakumeei dagokienez, nabarmen egin zuen behera kopuruak Nafarroan (% 56,9), baina gora EAEn: % 11,6.
Urruntze aginduak eta zigorrak
Urruntze aginduei dagokienez, EAEn 188 izan ziren (iaz baino % 2,7 gehiago): 123 onartu zituzten, eta 65, baztertu. Nafarroan, bestalde, 80 izan ziren (iaz baino % 24 gutxiago): 63 onartu zituzten, eta 17, baztertu.
EAEn, 268 gizonezko auzipetu zituzten (2018ko epe berean, 291, hots, % 9,6 gutxiago). Auzipetuetatik % 92,4 zigortu zituzten. Nafarroan, 44 gizonezko auzipetu zituzten (2018an, 42), ia denak (42, % 95,5) zigortu egin zituzten.
Estatuko datuei dagokienez, salaketa kopurua % 1,9 hazi zen (guztira, 39.586) eta biktimen kopuruak ere gora egin zuen (% 2,1), betiere 2018ko epe berarekin alderatuta.
Bikotekide edo bikotekide ohiaren kontra deklaratzeari uko egin zuten emakumeei dagokienez, % 10etik behera kokatu da lehen aldiz.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Datorren ikasturtean Lanbide Heziketako 74.963 plaza eskainiko dira EAEn, inoiz baino gehiago
Berrikuntza gisa, Lanbide Heziketako plazen % 50 emakumeentzat gordeko dira 2026-2027 ikasturtetik aurrera.
Lehiaren Euskal Agintaritzak isunak jarri dizkie eskola garraioko 31 enpresari, Hezkuntza Sailari boikota egiteagatik
2023-2024 ikasturterako lehiaketan, Gipuzkoako ibilbideak baino ez ziren esleitu. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak agindu bat argitaratu zuen, aurretik Bizkaian eta Araban esleipendun izan ziren enpresak zerbitzua betetzera behartzeko.
Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak
Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.
2025ean 13.297 haur jaio ziren EAEn, 2024an baino %2,8 gehiago
2025eko azken hiruhilekoan, 3.438 jaiotza izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, iazko aldi berean baino % 6,1 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Pertsona bat zauritu da Donostiako Herrera auzoko pabiloi batean, ustez eragindako sute batean
Beste hiru lagun tokian bertan artatu dituzte, kea arnasteagatik. Lehen ikerketen arabera, itxuraz, sutea nahita piztu dute. Udaltzainek hainbat pertsona atxilotu dituzte, eta ez dute baztertu gehiago atxilotzea, ikerketa oraindik irekita baitago.
Leioak gauerdira arte luzatu du TAOaren ordutegia
Udalbatzak erabaki hori hartu du arratsalde-gauean Leioako hiru TAO guneetan (Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo) aparkatzeko arazoak izaten direlako, Getxoko bizilagun askok hor uzten dutelako autoa.
Auto-ilarak AP-8 autobidean, Basaurin, Donostiarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
Ezbeharrak trafiko-arazoak sortu ditu AP-8ko hainbat puntutan, bereziki Malmasingo tuneletan.
Albiste izango dira: Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa, Zubietako espetxearen gaineko eskumena aldatzea eta Ekain Ricori elkarrizketa Radio Euskadin
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Maialen Mazonen hilketaren epaiketa martxan da, herri-epaimahaia hautatuta
Akusazioek 45 urteko kartzela zigorra eskatzen dute ustezko hiltzailearentzat, Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena. Zehazki, 25 urte azpikeriaz eta ankerkeriaz egindako hilketagatik, hamasei urte bi abortu delituengatik (bikiez haurdun zegoen, zortzina urteko zigorra ezarri nahi diote) eta 4 urte adingabea abandonatzeagatik.
Gorpu bat agertu da Zaratamoko Arkotxa auzoan, errepide ondoan
Igande arratsaldean aurkitu dute gorpua, abandonatutako hainbat industria-pabiloiren ondoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.