INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari erasotzea egotzita

Emakumea ospitalera batera eraman dute. Ustezko erasotzailea, ostera, ostiral honetan igaro da epailearen aurretik.

Gizon bat atxilotu zuten atzo Gasteizen, bikotekideari eraso egiteagatik. Kolpeez gain, ile-sorta bat errotik atera zion.

Erasoa 15:00ak aldera gertatu zen Gasteizko Koroatze kaleko etxebizitza batean. Udaltzaingoak telefono dei bat jaso zuen, etxebizitza batean emakume bat oihuka ari zela ohartaraziz.

Gizonak emakumea kolpatu zuela egiaztatu ostean, bertaratu ziren udaltzainek gizona atxilotu zuten.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, emakumea ospitale batera eraman zuten. Ustezko erasotzailea, ostera, gaur igaro da epailearen aurretik.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X