Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute emakume bat mehatxatu eta indarrez auto batean sartzeagatik

35 urteko gizasemea epailearen aurrera eraman dute gaur genero indarkeria egotzita.

Gasteizko Udaltzaingoak 35 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, igandearekin, emakume bat mehatxatzeagatik eta auto baten atzeko jarlekuetan indarrez sartzeagatik.

Udaltzaingoak ohar batean azaldu duenez, patruila bat eraso matxista baten lekuko izan zen Arriagako atean, 14:30ean. Agenteek gizon bat oihuka, keinuka eta mehatxuka ikusi zuten. Mehatxuek auto baten barruan, gidariaren jesarlekuan, zegoen emakume bat zuen jomuga (semaforoa gorri zegoenez, geldi zegoen autoa). Halako batean, gizonak indarrez jaitsarazi eta autoaren atzeko jarlekuetan sarrarazi zuen emakumea, eta berak hartu zuen autoaren kontrola.

Handik gutxira, beste patruila batek geldiarazi zuen ibilgailua, Andre Maria Zuriaren Koroatzearen kalearen parean. Auto barruan zihoazen hiru pertsonak —bi emakume eta gizon bat— identifikatu zituzten, eta, biktimaren kontakizuna entzun eta gero, gizona atxilotu zuten. Gaur eraman dute epailearen aurrera.

Horrez gain, autoan zihoan 21 urteko emakume bat ere atxilotu zuten agenteek, hura atxilotzeko agindua baitzegoen.

_____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X