Txile
Kast, Txile demokratikoan boterera iritsi den lehen pinochetista
59 urteko Alderdi Errepublikanoaren burua datorren martxoaren 11tik aurrera delinkuentziaren eta migrazio irregularraren aurkako programa neoliberal bat ezartzeko prestatzen ari da, igandeko hauteskundeetan Jeannette Jara ezkertiarrari tarte handiz irabazi ondoren.
Jose Antonio Kast ultraeskuindarrak irabazi ditu Txileko hauteskundeak
Kastek iragarri du migratzaileak masiboki kanporatuko dituela, migrazioa delitu gisa tipifikatuko duela eta segurtasun goreneko kartzelak eraikiko dituela.
Jara ezkertiarra eta Kast ultraeskuindarra lehiatuko dira bigarren itzulian, Txileko presidente izateko
Hautagai ofizialistak botoen % 26,7 eskuratu ditu lehen itzulian, bigarren gelditu den hautagai ultraeskuindarraren aurretik (% 24,1). Hala ere, abenduaren 14ko bigarren itzuliari begira ezkerrak aukera oso gutxi ditu presidentetza eskuratzeko, izan ere, oso litekeena da eskuineko blokeak eskuin muturreko hautagaia babestea.
Hasi da boto zenbaketa Txileko hauteskunde presidentzialetan
Jeannette Jara egungo presidentearen ministro ohia izango litzateke irabazlea inkesten arabera, baina bigarren itzulira Kast edo Kaiser ultrekin joan beharko luke, eta zaila izango luke gobernatzea eskuindarrek bat eginez gero.
Ozeano Barea normal antzean, apaldu egin baita tsunamia izateko arrisku maila
Errusiak bertan behera utzi du tsunami alerta, eta Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan erne jarraitzen dute, nahiz eta kasu gehienetan alarmak kendu dituzten.
Euskal diaspora, Txilen
Mikel Reparaz kazetaria Txilen izan da, euskal jatorriko biztanle kopuru handiena duen herrialdean.
Sanchezek fronte aurrerakoi bat osatzea defendatu du "ultraeskuinaren diskurtsoari men egin dion" eskuinaren aurrean
Hala mintzatu da Gabriel Boric Txileko presidenteak antolatutako 'Demokrazia beti' izeneko goi-bileran, Luiz Inazio Lula da Silva Brasilgo presidenteak, Gustavo Petro agintari kolonbiarrak eta Yamandu Orsi buruzugi uruguaitarrak ere parte hartu duten hitzorduan.
Rubin behatokiak "gaueko zeruari buruz inoiz egin den filmik konpletoena" izango denaren lehen irudiak argitaratu ditu
Irudi hauek "time-lapse" baten hasiera dira, eta hamarkada batez zeru australa kartografiatu ondoren osatuko da.
Bideoak hainbat gai eta galderari sakontasunez begiratu eta erantzutea ahalbidetuko du, esaterako: energiaren eta materia ilunaren ezaugarriak, Esne Bidearen eraketa, eguzki-sistemako gorputz txikien propietateak eta arriskutsuak izan daitezkeen asteroideen ibilbideak.