Ozeano Barea normal antzean, apaldu egin baita tsunamia izateko arrisku maila
Errusiak bertan behera utzi du tsunami alerta, eta Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan erne jarraitzen dute, nahiz eta kasu gehienetan alarmak kendu dituzten.
Errusiako Kamtxatka penintsulan inoiz izandako lurrikararik gogorrenetako baten ondorioz (Richter eskalan 8,8 gradukoa) Ozeano Barean sortutako tsunami arriskuaren ondoren, kaltetutako hainbat herrialde —hala nola Japonia eta AEB— lasaiago dabiltza, eta Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan erne jarraitzen dute, nahiz eta kasu batzuetan alarmak piztu diren.
Lurrikarak lau olatu handi eragin zituen, eta Paramuxir iparraldeko Kuril uharteetako kostaldea urez bete zuten. Hala ere, ebakuazio-planei esker —2.700 langun inguru mugiarazi zituzten— ez da biktimarik izan. Geroago, Errusiako penintsulak bigarren lurrikara bat jasan zuen, Richter eskalan 6,2 gradukoa, 21:56an (09:56 GMT), eta epizentroa 69 kilometroko sakoneran kokatu zen, Kamtxatkako hiriburutik ia 200 kilometrora, ekialdean.
Ordu gutxiren buruan, Errusiak tsunami alerta bertan behera utzi du, Sergei Lebedev Kamtxatka eskualdeko Larrialdi ministroak jakinarazi duenez.
Bestalde, Japonia, lurrikarak gehien astindu duen herrialdeetako bat, lasai antzean dago, hainbat orduz kaosa izan ondoren. Japoniako agintariek bertan behera utzi dute tsunami arriskuagatiko alerta Ozeano Bareko itsasertz luze-zabalean, baina kontuz ibiltzeko gomendatzen jarraitzen dute. Japoniako kostaldean hainbat altueratako olatuak izan dira, eta 1,3 metrora iritsi dira Iwaten (ipar-ekialdean).
Era berean, Kristi Noem AEBko Segurtasun Nazionaleko idazkariak esan du tsunami gogorra etortzeko mehatxua "erabat igaro" dela, baina alerta prebentibo batzuk daudela mendebaldeko kostaldean. "Apaldu egin dugu Hawaiirako eta Alaskako eskualde batzuetarako ezarri zen tsunami arrisku-maila. Mendebaldeko kostalderako alerta dugu oraindik indarrean, baina kalte txikia eragiteko moduko inpaktua aurreikusten dugu", ziurtatu du.
Tsunamia Kaliforniako kostaldera iritsi zen eta Arena Cove, Monterrey eta Crescent Cityko mareografoetan erregistratu zuten.
Mexikok ere bertan behera utzi du astearte gauean igorritako tsunami-alerta, herrialdearen itsasertzeko itsas mailaren ebaluazioa eta lurrikararen epizentroan gertatutakoaren jarraipena egin ostean.
Erdialdeko Amerikan, aldiz, "30 zentimetro eta metro bat arteko altuera izan dezaketen olatuak kotaldera iristeko alerta" dago, Panamako Unibertsitateko Geozientzien Institutuaren arabera.
Txilen, Hondamendiei Aurre Egiteko eta Erantzuteko Zerbitzuak (Senapred) alerta gorria ezarri zuen, eta kostaldeko herri guztiak ebakuatu zituen, Arica eta Parinacota eskualdeetatik Magallaneseraino.
Costa Rican alerta horia ezarri zuen eta uretako jarduerak bertan behera geratu ziren eguneko lehen orduetan, "ezohiko korronteak" aurreikusten zirelako.
Antzeko egoera agertu da Kolonbian ere, gobernuak bertan behera utzi baitu asteartean zabaldutako tsunami alerta.
Zure interesekoa izan daiteke
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".