Hasi da boto zenbaketa Txileko hauteskunde presidentzialetan
Jeannette Jara egungo presidentearen ministro ohia izango litzateke irabazlea inkesten arabera, baina bigarren itzulira Kast edo Kaiser ultrekin joan beharko luke, eta zaila izango luke gobernatzea eskuindarrek bat eginez gero.
Jendea Txileko hauteskundeetan botoa emateko zain. Argazkia: EFE
Txilen 18:00ak zirenean (21:00 GMT) itxi dituzte hauteskunde presidentzialetako hauteslekuetako ateak. Jeannette Jara progresismoaren hautagaia faborito da, baina, inkesten arabera, ez du bigarren itzulia saihesteko nahikoa babes izango. Hemendik ordu gutxira, boto-zenbaketa amaitzen denean, baieztatu edo ezeztatuko da inkestek diotena.
Oraingoz, parte-hartzea izan da eguneko protagonista Txilen. Historian lehen aldiz, derrigorrezkoa izan da botoa ematera joatea eta ilara luzeak ikusi dira kaleetan eta hauteslekuetan.
Bildutako jendetza dela eta, litekeena da zenbaketaren hasiera atzeratzea bozketa-zentro batzuetan.
Hautagaiak
Txiletarrek Gabriel Boric progresistaren ondorengoa aukeratu behar zuten.
eannette Jara ministro ohi komunista da faboritoa eta lehia estua dago eskuin muturreko hautagaien artean bigarren posturako.
Jara, 51 urteko abokatu eta administratzailea, nagusi da inkestetan, baina lehen itzulian Presidentetza eskuratzeko behar den gehiengotik urrun. Hori dela eta, aurreikuspenak baieztatuz gero, bigarren itzulia egin beharko dute abenduaren 14an.
Lan ministro ohiak progresisten hautagai bakarra izatea lortu zuen hauteskunde primarioetan, eta sektore hori presidentetzarako hauteskundeetan ordezkatzen duen lehenengo militante komunista da. Boto-emaile askok boterera iristeko oztopo gisa ikusten dute jatorri komunista hori.
Hala ere, Jarak esan du irabaziz gero militantzia horri uko egingo diola batasun irudia emateko eta horren atzean inoizko koalizio zabalena dagoela erakusteko; izan ere, besteak beste, demokristauak eta Alderdi Komunista batu dira oraingo honetan koalizioan aurkezteko.
Eskuindarrek, aldiz, hauteskundeetara bakoitza bere aldetik aurkeztea erabaki zuten; beraz, hauteskunde hauek, nolabait, sektore horren primarioak bezala hartu dituzte.
Duela aste batzuk argi zirudien Jose Antonio Kast (59 urte) bigarren itzulira igaroko zela, baina debekualdiaren aurretik argitaratutako inkesta askoren arabera, buruzagi ultraeskuindarra babesak galtzen ari da eta arriskuan egon daiteke agintera iristeko hirugarren saiakera.
Horren errua Johannes Kaiser diputatuak du, ultraeskuin erradikalago baten ordezkariak. Inkesta batzuen arabera, Kastekin berdinduta dago, % 20ko babesa lortuko baitu bakoitzak.
Biek iragarri dutenez, irabaziz gero, mugak itxiko dituzte, migrazio irregularrari eta delinkuentziari aurre egingo diete, zergak jaitsiko dituzte eta Estatuaren tamaina murriztuko dute.
Ondoren, Evelyn Matthei alkate ohia dago, eskuin tradizionalekoa, hilabete askotan faboritoa izan dena, baina inkestetan % 14raino jaitsi dena.
Eskuineko hiru hautagaiak bigarren itzulian elkartzen badira, eta hori egingo dute, adituen ustez, Jarak aukera gutxi izango ditu agintea eskuratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.
Milioika lagunek eman diote azken agurra Ali Khameneiri
Mendekua eta Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Presindetearen heriotza eskatuz, ehunka milaka dira gaur ere Ali Khameneiri azken agurra ematen ari direnak Teheranen. Haren hiru seme ikusi ahal izen dira hilkutxaren aldamenean otoiz egiten, baina ez haren ondorengo izendatu zuten Motjaba Khamenei.
Trumpek AEBren handitasuna goraipatu du independentziaren 250. urteurrenean: "Inor ezin da gu bezalakoa izan"
Agintariak aukera aprobetxatu du herrialdeko "komunisten" aurka egiteko eta bere hauteskunde erreforma polemikoa sustatzeko.
Kanpalekuetan bizirauten ari dira astindutik bizirik irtendako venezuelarrak
Askok etxea galdu dute eta beste batzuek kalteak dituzte, ez dakite itzultzerik izango duten. Laguntza humanitarioa behintzat iristen ari da Hego Amerikako herrialdera.
ETBk Iranera sartzea lortu du, Ali Khamenei buruzagiaren hileta bertatik bertara kontatzeko
Milaka herritar ari dira ayatola gorenaren agur ekitaldietan parte hartzen. Mendeku eskean batzuk; negar malkotan, besteak. Ekitaldiak aste betez luzatuko dira, eta erregimenak indar eta batasun irudia eman nahi du.