UGT
2023/04/22 - 14:15
Nafarroako bidaiarien garraioko langileek greba deitu dute Kopako finala jokatuko den astebururako
Sindikatuek deituta, batzarra egin dute Iruñean eta sektoreko 200 langile inguru bildu dira. Aho batez erabaki dute maiatzaren 5ean eta 6an greba egitea, Kopako finala jokatuko den asteburuan. Hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzea eskatzen dute.

2023/04/21 - 16:36
Gehiengo sindikalak greba egun gehiago iragarri ditu Osakidetzako garbiketan
Negoziazioetan ez da aurrerapausorik izan, eta bi greba deialdi egin dituzte. LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek hiru asteko greba deitu dute apirilaren 26tik aurrera. ELAk, bere aldetik, maiatzaren 21era arte luzatu du apirilaren 30era deituta zuen greba.

2023/04/20 - 12:25
Sindikatuak hainbat ospitaletan bildu dira ''osasun publikoaren desegitearen'' aurka
SATSE, ELA, LAB, SME, CC. CCOOk eta UGT sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte Osakidetzaren "egoera larria" salatzeko eta Osasun Sailari berehalako konponbideak eta benetako negoziazioa eskatzeko.
2023/04/19 - 11:56
Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren ohiko bilera hasi da
Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek parte hartzen dute foro horretan. ELAk eta LABek, aldiz, ez dute parte hartu nahi. Bileran, Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren 2023ko lan plana onartu beharko da.

2023/04/19 - 09:58
Justizia administrazioko langileak 24 orduko grebara daude deituta gaur soldata igoerak eskatzeko
Hego Euskal Herrian 3.000 behargin daude deituta. Aurrez, bi eguneko lanuzte partzialak egin dituzte sektorean, batez beste % 60ko jarraipenarekin, betiere sindikatuen arabera.

2023/04/19 - 07:00
Elkarrizketa Sozialeko Mahaia gaur bilduko da 2023ko lan egitasmoa onartzeko
Hasiera batean, lau eguneko lanaldiaren entsegua egiteko ekimen bat sartu nahi zen, baina azkenean ez da hala izango, Confebaskek aukera horren aurka zegoela adierazi baitzuen.
2023/04/17 - 19:09
Justiziako funtzionarioek greba mugagabea hasi dute, soldata hobekuntzak aldarrikatzeko
Euskal Justizia Administrazioko langileek hiru orduko geldialdia egingo dute egunero goizez, 10:00etatik 13:00etara. Bi deialdiren barruan egingo dituzte lanuzteak, bata estatu mailakoa eta bestea tokikoa, soldata igoera "duina" eta "soldata diskriminazioaren amaiera" eskatzeko, hurrenez hurren.

2023/04/16 - 13:54
LABek salatu du ArcelorMittalek aldi baterako lan-erregulazioen "erabilera interesatua" egiten duela
Enpresako zuzendaritzak aldi baterako lan-erregulazioa hitzartu du sei hilabeterako, Etxebarriko eta Lesakako lantegietan 7.000 pertsona ingururi eragingo diena.

2023/04/14 - 14:39
Osakidetzako garbiketako gehiengo sindikalak greba deialdi berria egin du apirilaren 26tik aurrerako
Hitzarmen kolektiboaren negoziazioak desblokeatu daitezela eskatzen dute. "Garbiketa azpikontratatzea erabaki zuenetik auzi hau Osakidetzaren ardura" dela adierazi diote sindikatuek.

2023/04/13 - 15:05
Sindikatuek protesta egin dute Bilbon, txistu artean, Osakidetzaren egoera ''larria'' salatzeko
Txistualdia egin dute elkarretaratzean sindikatu ezberdinetako ordezkariek, "Osasun publikoaren desegiteari ez" leloari eutsita.
2023/04/13 - 00:28
Nafarroako Gobernuak adierazi du Volkswagen bateriak muntatzeko lantegia Landabenen kokatzeko lanean ari dela
Foru Gobernuaren eta Nafarroako Volkswageneko zuzendarien arteko batzarraren albistea zuhurtziaz hartu dute sindikatuek, egitasmoaren berri baitzuten, baina baita VW lan horiek kanpora eramatea aztertzen ari dela ere.
2023/04/04 - 08:56
Enpresa-batzordeak eta EMB Bizkaibusen emakidadun handienak hitzarmenari buruzko aurreakordioa lortu dute
Aurreakordioa gaur aztertu eta bozkatuko dute EMBko langileen batzarrek. CCOO Euskadik jakitera eman duenez, % 12tik gorako soldata igoerak adostu eta "behin-behineko langileentzat hobekuntza garrantzitsuak" lortu dituzte.

2023/04/03 - 16:40
Sindikatuek arrakastatsutzat jo dute greba, baina Nafarroako Gobernuaren arabera % 21eko jarraipena izan du
Lanuztea deitu duten sindikatuei erantzunez, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak adierazi du sarri hitz egin dutela haiekin. "Urtarriletik gaur arte hamaika bilera egin ditugu", esan du.

2023/04/03 - 14:56
Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde, kalera irten dira nafar irakasleak urteko bigarren greba deialdian
Besteak beste, ratioak jaistea, behin-behinekotasuna murriztea, erosahalmena berreskuratzea eta lan gainkarga jaistea eskatu dute bost sindikatu deitzaileek (LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT).

2023/04/03 - 12:12
Nafarroako irakaskuntza publikoan aritzen diren 10.000 langileak grebara deituta daude gaur
Besteak beste, ratioak jaistea, behin-behinekotasuna murriztea, erosahalmena berreskuratzea eta lan gainkarga jaistea eskatu dute bost sindikatu deitzaileek (LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT).
2023/03/31 - 21:06
Landabengo enpresa-batzordeak eskatu du lantegiak bateriak muntatzeko fabrika har dezala, enplegua bermatzeko
Bestela, ohartarazi du 600 lanpostu daudela "kolokan" 2027tik aurrera. Batzordeak esan du 2026ra arte "zeharkaldi txiki bat" izango dutela "basamortuan", baina ez ziren jabetzen "zeharkaldi horren tamainaz".

2023/03/29 - 14:53
Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan maiatzaren 18an eta 19an
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuen iritziz, Osasun Sailak "gor eta mutu jarraitzea erabaki du kaleko aldarriaren aurrean".

2023/03/29 - 14:12
Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan maiatzaren 18 eta 19rako
ELA, Satse, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuen iritziz, "osasun publikoaren arazoak egiturazkoak dira" eta horiek "berehala" konpontzeko "borondate politikoa" eskatu diote Osasun Sailari.

2023/03/21 - 15:17
Greba deitu dute apirilaren 18, 19 eta 20rako Nafarroako adinekoen egoitzetan
Sindikatuek sektoreko hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatu dute.

2023/03/21 - 14:55
Sindikatuek greba eguna deitu dute apirilaren 25erako gizarte ekimeneko ikastetxeetan
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek salatu dutenez, lan hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatuta dago patronalaren immobilismoagatik.