UGT
2023/01/31 - 16:17
Yolanda Diaz UGTrekin eta CCOOrekin elkartuko da arratsaldean lanbide arteko gutxieneko soldata negoziatzeko
Goizean Lan Ministeriok eta bi sindikatuek egin duten bilera akordiorik gabe amaitu da. CEOE patronalak bigarren aldiz planto egin dio Espainiako Gobernuari eta ez da bilerara joan.
2023/01/30 - 16:01
Metaleko sindikatuek afiliatuei helaraziko diete Eusko Jaurlaritzaren hitzarmen proposamen berria
CCOO, LAB eta UGT sindikatuek batzarrera eramango dute proposamena, ez baitute atzerapausorik ikusten. ELAk, bere aldetik, esan du ez dela nahikoa, baina ez du baztertu afiliatuekin kontsultatzea.
2023/01/24 - 19:29
B2 euskara maila egiaztatu ez zuten udaltzainak onartzera behartu dute Arkauti
Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bi hilabeteko epea eman dio Arkautiri bere garaian euskara titulua ez izateagatik kanpoan geratu ziren hautagai guztiak bitartekoen zerrendan berriz sartzeko.
2023/01/13 - 18:17
Volkswagen Navarrako langileek % 6,1eko soldata igoera izango dute 2023an
CCOOk adierazi du akordioa "eredugarria" dela, "Landabengo lantegiko beharginen erosteko ahalmena murriztea saihesten duelako".
2023/01/10 - 15:51
Bizkaiko Metalgintzaren gatazkan negoziazioa berrabiaraztea nahi dute CC. OO., UGT eta LAB sindikatuek
Horretarako, Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu dute. Era berean, adierazi dute, irtenbidea eta akordioa Jaurlaritzaren ardura ere badela.
2023/01/09 - 17:02
Bizkaiko metalgintzaren gatazkan Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu dute CCOO, LAB eta UGT sindikatuek
Lan eta Enplegu Sailetik dagoeneko esan dute prest daudela bitarketari lanak egiteko, betiere, bi aldeek hori eskatzen badute.
2023/01/06 - 15:25
Busturiko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek lan-uzte gehiago egingo dituzte
BLBko beharginek lan-hitzarmena berritzea eta KPIren araberako soldata igoerak eskatu dituzte. 31 lanuzte egingo dituzte. Aldundiari bitartekaritza eskatu diote, "Bizkaibus zerbitzuaren arduradun den heinean".
2023/01/05 - 15:24
Almudenako hilerri zibilean eman diote azken agurra Nicolas Redondori
Bere hilkapera eguerdirarte izan da zabalik UGT sindikatuaren egoitza nagusian, Madrilen, eta Alberto Nuñez Feijoo alderdi popularreko burua ere bertaratu da. Azken agurra Almudenako hilerri zibilean eman diote Nicolas Redondo zenari.
2023/01/05 - 13:33
Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek protesta egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean pixoihalak jaurtiz
Greban dauden Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek performance bat egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean, eta sektoreko patronalei eta lehendakariari "opariak" bota dizkiete.
2023/01/05 - 09:16
Albiste izango dira: Nicolas Redondori azken agurra, Benedikto XVI.aren hileta eta Errege Magoen desfileak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/04 - 20:15
Pedro Sanchez Nicolas Redondoren hil-kaperan izan da, eta 'erreferentzia historikoa' dela esan du
Pedro Sanchez Nicolas Redondo UGTko idazkari nagusi ohia agurtzeko joan da hil-kaperara, eta "erreferentzia historikoa" eta "espainiar handia" dela esan du.
2023/01/04 - 15:23
Nicolas Redondok langileekin eta demokraziarekin zuen konpromisoa nabarmendu dute sindikatuek eta alderdiek
Doluminak oso ugariak izan dira politika arloan. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak langileen aldeko eskubideen borrokan eredu izan zela adierazi du txio batean.
2023/01/04 - 15:15
Trantsizioko eta demokraziako lehen urteetako protagonista izan zen Nicolas Redondo Urbieta
Barakaldon jaio zen PSOEri eta UGT sindikatuari lotutako familia batean. 18 urterekin bide horri jarraitu zion eta bietan afiliatu zen. Diktadurak iraun zuen bitartean 14 aldiz kartzelaratu zuten jarduera politiko eta sindikalagatik.
2023/01/04 - 13:39
Langileen alde egindako borrokan Redondo Urbietaren garrantzia nabarmendu dute sindikatuek eta politikariek
EAEko zein Espainiako Estatuko sindikatuetako ordezkariek eta politikari eta agintariek UGTren idazkari nagusi izandakoa hartu dute gogoan, hil berritan.
2023/01/04 - 11:13
Nicolas Redondo Urbieta UGTko buru historikoa hil da
Ohar batean, UGTk Nicolas Redondoren heriotza deitoratu du eta "langileen eskubideen, enpleguaren hobekuntzaren eta Espainiako gizartearen berdintasunaren alde egindako borroka bizia" ekarri du gogora.
2023/01/04 - 11:02
Nicolas Redondo ''balio demokratikoen borrokan erreferente'' izan zela uste du Arzak
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Redondoren ibilbidea goraipatu du UGT Euskadiko idazkari nagusiak. Horren ustez, Trantsizioko sindikalgintzaren ikurretako bat izan zen, Marcelino Machadorekin batera. Adinez nagusi bazen ere, "gertutik" jarraitzen zuen EAEko langileen egunerokoa.
2023/01/04 - 10:18
Albiste izango dira: Nicolas Redondo, covid-19aren kontrako neurriak eta Miranderen lan argitaragabeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/04 - 08:22
Nicolas Redondo Urbieta buruzagi sindikal historikoa hil da
Barakaldarra 95 urte zituela hil da bart. UGTko idazkari nagusia izan zen ia 20 urtez (1976tik 1994ra) eta baita PSOEren Bizkaiko diputatua ere.
2022/12/26 - 17:56
ELAk, CCOOk eta UGTk beste lau greba egun deitu dituzte Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzan
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak lanuzteak egingo ditu berriro urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean hitzarmen duina eskatzeko, abenduaren hasieran abiatutako mobilizazioekin jarraituz.
2022/12/23 - 20:07
Fiskaltzak presoak aske geratzea geldiarazi ahal izango du gradu aldaketari helegitea jartzen badio
Hala, delitu larriengatik zigortutako presoak espetxetik atera edo hirugarren graduan uzteko erabakia bertan behera geratuko da auzitegiak errekurtsoari buruzko erabakia hartu arte.