UGT
2025/04/16 - 11:56
Lehendakariak UGTko ordezkariak hartu ditu Ajuria Enean
Gizarte eragileekin egiten ari den bilera-sortaren barruan, ekonomian egonkortasun falta nagusi den une hauetan, enpresa itxierak, kaleratzeak, gutxieneko soldata eta enpleguaren kalitatea izango dituzte mintzagai.
2025/04/09 - 09:49
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, zerga berrikuspena eta EH Bildu eta PSE-EE bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/08 - 11:28
Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestone lantegiko 335 kaleratzeen aurka protesta egiteko
Basauriko Bridgestone lantegiko beharginen % 100ek egin dute bat gaur multinazionalaren zuzendaritzak planteatutako kaleratzeen aurka deitutako hiru greba egunetako lehenengoarekin. Bi greba egun gehiago deitu dituzte apirilaren 11rako eta 15erako.
2025/04/08 - 09:36
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, greba Basauriko Bridgestonen eta Emakunde saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/27 - 14:47
Arzak uste du euskara eskakizunen gaiarekin ''iparra galtzen'' ari dela Administrazioa
Raul Arza UGT Euskadiko idazkari nagusi ohiak esan du "birpentsatu" egin behar dela euskara eskakizunen gaia, eta txalotu egin du Bizkaiko Foru Aldundiak lanpostu publiko batzuetan hizkuntza-eskakizunak oraingoz ez ezartzea, epai irmoa izan arte.
2025/03/17 - 17:38
Greba deitu dute apirilaren 9an Nafarroako Administrazio publikoan, "benetako negoziazioa" eskatzeko
LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek lanuztea deitu dute Nafarroako Gobernuari behargin publikoen lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. Argudiatu dute Foru Gobernua "blokeoa egiten eta utzikeriaz jarduten" ari dela negoziazioari heltzeko orduan.
2025/03/13 - 11:50
UGT Euskadik bertan behera utzi du arratsaldean Bilbon hastekoa zen XIV. Kongresua
Kongresuan Raul Arzaren erreleboa iragarri behar zuten, baina ez dute ordezkoa ezagutzera eman; izan ere, hitzorduaren bezperan, hautagaitza horretan "lanean" jarraitzen zuten.
2025/02/10 - 13:47
Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 1.184 eurora igotzeko akordioa sinatu dute Lan Ministerioak eta sindikatuek
Yolanda Diaz Lan ministroak eta Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiek sinatu dute ituna. Gutxieneko soldataren igoera astearte honetan onartuko dute Ministroen Kontseiluan, eta berehala sartuko da indarrean, aurtengo urtarrilaren 1eko atzeraeraginez.
2025/02/06 - 14:28
Confebaskek uko egin dio EAEn gutxieneko soldata propioa adosteko negoziazio mahaia osatzeari
ELA, LAB, CCOO eta UGTk patronalaren jarrera gaitzetsi dute mahaia osatzeari uko egin diolako. Confebaskek, berriz, bere jarrera defendatu du EAEn lanbidearteko gutxieneko soldata propioa ezartzeak enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna arriskuan jarriko lukeela iritzita.
2025/02/06 - 08:45
Albiste izango dira: Gutxieneko soldataren mahaia, Sidenor - Talgo eskaintza eta Guau plataformaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/06 - 06:00
Gutxieneko soldata baten gaineko akordioa lortzen saiatzeko mahaia gaur eratuko dute EAEn
Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan bilduko dira ELA, LAB, CCOO, UGT eta Confebask, 11:00etan hasita.
2025/02/02 - 17:28
CCOOk eta UGTk "erne" eta "ekinean" jarraituko dute "jendearen eskubideak errespetatu arte"
Bilbon, Iruñean eta beste hiri batzuetan egindako elkarretaratzeetan, sindikatuek ehunka pertsona bildu dituzte Omnibus legean jaso eta hasiera batean Kongresuan baztertutako gizarte-babeserako eta Gizarte Segurantza finantzatzeko neurriak defendatzeko.
2025/01/29 - 21:02
Lan Ministerioak UGT eta CCOO sindikatuekin adostu du gutxieneko soldata 50 euro igotzea, 1.184 eurora arte
Yolanda Diaz Lan ministroak eskerrak eman dizkio CEOE patronalari negoziazioan egindako ekarpenengatik, nahiz eta azkenean ez duten hiruko akordiorik itxi.
2025/01/14 - 12:17
EAErako gutxieneko soldata propioa ezartzeko negoziazio mahaia eratzea eskatu dute sindikatuek LHKn
Berehala etorri da Confebasken erantzuna, eta baieztatu du sindikatuekin bilduko dela eta gutxieneko soldataren inguruan dituzten proposamenak zeintzuk diren entzungo dituela, baina bere jarrera zein den ez du jakinarazi.
2024/12/20 - 17:10
Gorenak ukatu egin du bidegabeko kaleratzeagatiko 33 eguneko kalte-ordaina auzibidean handitzea
Eskubide Sozialen Europako Batzordeak Espainiari eskatu dio berrikusteko, disuasiozkoa izan dadin eta langileak hobeto babes ditzan.
2024/12/20 - 16:53
Arabako espetxeak 32 pertsona kontratatu, eta presoen komunikazioak berreskuratu ditu
Espetxeko langileak "ezkutuko greba" egiten ari diren ikertzen ari da epaile bat.
2024/12/19 - 19:38
Lan legepeko irakasleen eta hezitzaileen bigarren hitzarmena sinatu dute Jaurlaritza, UGT, LAB eta Steilasek
Hitzarmenak sektoreko ordezkarien % 63 baino gehiagoko babesarekin egin du aurrera, UGTk, LABek eta Steilasek babestu baitute. Aurreko hitzarmena duela 20 urtekoa zen, 2004koa. ELAk, ostera, ez du hitzarmena babestu, bere ustez, sektorearen aldarrikapen nagusiak ez direlako aintzat hartu.
2024/12/19 - 17:03
UGTk Eusko Jaurlaritzari ohartarazi dio espetxe sistemak ''porrot'' egin dezakeela
Jose Ramon Lopezek, Acaip-UGT sindikatuaren presidenteak, bere sindikatuko afiliatuei eta funtzionario guztiei dei egin die hemendik aurrera aparteko orduak egiteari utz diezaioten, "Eusko Jaurlaritzaren eraginkortasun eza funtzionarioengan erori ez dadin".
2024/12/19 - 16:52
Arabako kartzelako langileak "ezkutuko greba" egiten ari diren ikertuko du epaitegi batek
Aldi baterako ezintasunagatiko bajen gorakada "jarraitua eta masiboa" hauteman dute zentroko arduradunek, eta, horren ondorioz, deitoratu dute oinarrizko zerbitzuak eten direla bertan.
2024/12/17 - 08:49
Albiste izango dira: Aurrekontu akordioa Bizkaian, BSHren itxiera eta Koldo Garcia, Auzitegi Gorenean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.