Lan Ministerioak UGT eta CCOO sindikatuekin adostu du gutxieneko soldata 50 euro igotzea, 1.184 eurora arte
Yolanda Diaz Lan ministro eta bigarren presidenteordeak iragarri du akordioa itxi duela UGT eta CCOO sindikatuekin lanbidearteko gutxieneko soldata (LGS) hilean 50 euro igotzeko, hileko 1.184 euro gordinera arte.
"Elkarrizketa sozialak funtzionatzen du", nabarmendu du presidenteordeak gaur eragile sozialekin izandako bileraren ostean. Diazek eskerrak eman dizkio CEOE patronalari negoziazioan egindako ekarpenengatik, nahiz eta azkenean ez duten hiruko akordiorik itxi.
Hileko 50 euroko igoera, % 4,41, Lan Ministerioak negoziazio mahaira eraman zuen proposamena da.
CEOEk % 3ko igoera proposatu zuen, aurtengo negoziazio kolektiborako esparru-akordioan jasotakoaren ildotik; sindikatuek, berriz, % 6 inguruko igoera eta hilean 1.200 eurora iristea eskatu zuten.
Igoerarekin batera, Lan Ministerioak sindikatuekin hitzartu du bi hilabeteren buruan zenbait arau aldaketa negoziatzen hastea, besteak beste, lanbidearteko gutxieneko soldataren igoerak beste plus edo osagarri batzuek xurgatzea saihesteko. Horretarako, elkarrizketa sozialerako beste mahai bat martxan jarriko dute.
Sindikatuek nahi dute araudiak jaso ditzan Lanbidearteko Gutxieneko Soldata batez besteko soldataren % 60ra iritsi behar dela, LGSren eraginpean egon daitezkeen hitzarmen kolektiboetako soldatak eguneratzeko betebeharra, eta eguneko eta orduko zenbatekoak egokitzea, 2025ean lanaldia astean 37,5 ordura murrizten bada.
Diazek iritzi du akordioa "albiste ona" dela, eta pozik agertu da horregatik; igoera "berehala" Ministroen Kontseilura eramateko asmoa agertu du, gainera. Berretsi du Lan Ministerioaren jarrera dela kopuru berria zergak ordaintzetik salbuetsita geratzea, baina Ogasun Ministerioaren eskumena da hori erabakitzea. Era berean, CCOOk eta UGTk era diote LGS zergak ordaintzetik salbuetsita geratu behar dela.
CCOOren Ekintza Sindikal eta Enplegu idazkari Mari Cruz Vicentek "albiste ontzat" jo du lortutako aurreakordioa. "Hiruko akordio bat gustatuko litzaiguke", esan du Vicentek, baina erantsi du patronalaren proposamenak ez zuela "inolaz ere batez besteko soldataren % 60 bermatzen". Hori "marra gorria" zen sindikatuentzat, eta "jarrerak hurbiltzea" eragotzi du.
"Akordio bat lortzea garrantzitsuagoa iruditu zaigu", defendatu du Fernando Lujan UGTren Politika Sindikaleko idazkariorde nagusiak. "Segurtasuna eta ziurtasuna nahi ditugu", gaineratu du Lujanek, eta baloratu du Lan Ministerioak arau aldaketak negoziatzen hasteko hartutako konpromisoa.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.