Umeak
2024/12/02 - 12:31
Bi gizon bizkaitar ikerketapean, helburu pornografikoengatik adingabeak galbidean jartzea egotzita
29 urteko gizaseme bat atxilotu dute Madrilen eta 13 gizon ikertzen ari dira. Atxilo hartutakoak 12 urteko neskato bat engainatu zuen argazki intimo bat bidal ziezaion, eta, ondoren, "sextortsioa" egin zioten.
2024/11/29 - 22:05
Sonia Saenz de Buruaga farmazialaria: ''Minoxidil botika ilean eman eta gero eskuak ondo garbitu behar dira''
Aitak erabilitako burusoiltzea saihesteko botikak haren haurrarengan hipertrikosia edo 'otso-gizon sindromea' eragin du, gutxienez, hamaika kasutan. Minoxidil botikaren erabilera orri edo prospektuak albo-kalte horren berri emango du aurrerantzean.
2024/11/29 - 21:20
Burusoiltzea saihesteko botika batek 'otso-gizon sindromea' eragin die hamaika jaio-berriri
Nafarroako Farmakozaintza Zentroak hainbat kasu aztertuta topatu du zerk eragin duen haurren gaitza: haurren aitek botika hori erabiltzen zuten. Aurrerantzean, Europako botika agentziak aginduta, minoxidil botikaren erabilera orri edo prospektuak albo-kalte horren berri emango du.
2024/11/28 - 15:01
Zazpi urteko kartzela zigorra ezarri diote haurtxoa kaxoi batean hiru urtez gordeta eduki zuen emakumeari
Emakumearen bikotekideak kasualitatez topatu zuen, 2023ko otsailean. Amak sekretuan gorde zuen jaiotza, eta hiru urtez tiraderan eduki zuen, ezkutatuta. Tarte horretan, umeak ez zuen eguzkiaren argia ikusi, aire freskorik arnastu edo beste gizakirik ikusi.
2024/11/27 - 13:31
Umeen Gabonetako Parkeak abenduaren 14an irekiko ditu ateak
Jarduera originalak, atrakzio berriak eta laguntzaileak izango dira 33 atrakzioetatik 9tan, ilarak arintzeko. Ordutegi orokorra 11:00etatik 20:00etara izango da, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean izan ezik. Egun horietan 11:00etatik 17:00etara izango da zabalik.
2024/11/21 - 08:40
Albiste izango dira: Trafiko eskumena Nafarroara, EHUko hauteskunde eztabaida eitb.eus-en eta zerga erreforma
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/20 - 14:03
Ertzaintzaren barruan adin txikikoetan espezializatutako taldea sortzea eskatu du EAEko fiskal nagusiak
Carmen Adanen esanetan, "erabat beharrezkoa" da, adingabeek egindako eta horien aurkako delituen gorakada ikusita.
2024/11/20 - 08:49
Albiste izango dira: Abisu horia euriagatik, Haurren Eskubideen Mundu Eguna eta Durangoko Azokaren egitaraua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/20 - 08:18
Haurrei zuzendutako elikagai ez osasungarrien iragarkiek ez dituzte umeak babesten, kontsumoa areagotzen dute
Gero eta aditu gehiagok uste dute beharrezkoa dela adingabeei zuzendutako elikagai ez-osasungarrien iragarkiak arautzea, osasuna bermatze aldera. Izan ere, hainbat ikerketek zuzenean lotzen dute osasungarriak ez diren elikagaien publizitatea haurren gizentasunarekin edo gehiegizko pisuarekin.
2024/11/18 - 14:58
Gernikako Juntetxeak ateak ireki dizkie Bizkaiko adingabeei
Azaroaren 20an Haurren Eskubideen nazioarteko eguna dela eta, Gernikako Batzar Etxean ohiko Osoko Bilkura Txikia egin da. Ana Otadui Batzar Nagusien presidentea eta Joseba Madariaga UNICEF Euskadiko presidentea izan dira eurekin.
2024/11/16 - 12:33
Gutxienez 10 jaioberri hil eta 16 zauritu dira Indiako ospitale batean izandako sute baten ondorioz
India iparraldeko Jhansi hiriko ospitale bateko jaioberrien unitatean jazo da ezbeharra. Lehen ikerketen arabera, oxigeno makinetako bat matxuratu egin da, eta horrek eragin du sutea.
2024/11/15 - 12:01
Haur goiztiarren pronostikoa eta bideragarritasuna asko hobetu da azken 20 urteetan
Haur goiztiarrak urteko jaiotzen % 6 inguru izan ohi dira EAEn eta Nafarroan. Donostia Ospitaleko profesionalen aburuz, haur horien kalitatea hobetu egin da, batez ere, euren garapenean eta familietan oinarritutako zaintzari eta teknologiaren aurrerapenei esker.
2024/11/15 - 08:54
Albiste izango dira: Mazonen azalpenak hondamendiari buruz, Ondas sariak eta Euskadi Bono Denda abian da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/15 - 06:00
Zuriñe Etxeberria: ''Azkenaldian bizi izan dugun unerik gogorrenetakoa gainditzen ari gara''
1,4 kilorekin jaio zen Naia haurdunaldiko 32. astean, eta hilabete baino gehiago egin zuen erietxean. Gurasoek egoera honek ekarri dizkien gorabehera guztietara egokitzen ikasi behar izan dute, eta arlo guztietako profesionalen laguntza ezinbestekoa izan dute.
2024/11/14 - 13:34
46 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, 140.000 irudi pedofilo eduki eta partekatzea egotzita
Ikertzaileek irudi "gordin izugarriak" aurkitu dituzte atxilotuaren ordenagailuan, tartean, sexu erasoen biktima diren adin txikikoenak.
2024/11/14 - 12:06
Eskola jazarpen kasu batean ezikusiarena egiteagatik zigortutako Bilboko ikastetxeak helegitea aurkeztuko du
Esther Balbuena zentroko zuzendari pedagogikoak defendatu duenez, "legeak ezartzen dituen protokoloak" jarraitu ziren, "hasieratik Ikuskaritzarekin zuzeneko komunikazioa izanik". Euren ustez, epaitutakoa "ez zen bullying kasu bat izan".
2024/11/14 - 08:34
Albiste izango dira: Alerta Valentzia eta Malagan, bullying epai aitzindaria eta Irungo emakume baten hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/13 - 21:41
Bilboko ikastetxe bat zigortu dute bullying kasu baten aurrean ezer ez egiteagatik
Biktima bost urteko neskato bat da, eta ikastetxeak 40.000 euroko kalte-ordaina pagatu beharko dio familiari. Epai aitzindaria da biktimaren adinagatik, ikastetxeak erantzukizun zuzena izan duelako, eta kalte-ordaina orain arteko handiena delako.
2024/11/11 - 10:02
Kalteturik ez dauden 47 ikastetxe ireki dituzte gaur Valentzian
Gainerakoak arian-arian irekitzen joango dira. Bien bitartean, ikasle horiek beste ikastetxe batzuetan hartuko dituzte. Eskola euren udalerritik kanpo egonez gero, eskola-garraioa izateko aukera emango diete.
2024/11/11 - 07:00
Nazioarteko adopzioak, desagertzear
Adopzioaren Mundu Eguna igaro berritan, haurrak babesteko erremintak izan duen bilakaera aztertu dugu. Gaur-gaurkoz, herrialde asko haurrak jaio diren ingurunean egon daitezen saiatzen dira. Bertako adopzioetan ere, gero eta ohikoagoa da familia biologikoarekin kontaktua izaten jarraitzea.