Europar Batasunean sare sozialak erabiltzeko gutxieneko adina jarri nahi dute Espainiak, Frantziak eta Greziak
Espainia, Frantzia eta Greziako gobernuek proposamen bateratua aurkeztu dute Europar Batasunean sare sozialak erabiltzeko gutxieneko adina ezarrita adin txikikoak babesteko asmoz.
Iturri diplomatikoek azaldu dutenez, Oscar Lopez Transformazio Digitalerako Espainiako ministroak, Clara Chappaz Inteligentzia Artifizialerako eta Digitalizaziorako Frantziako ministroak eta Dmitris Papastergiou Digitalizaziorako Greziako ministroak sinatu dute dokumentua. Hala ere, ez dute zehaztu gutxieneko adina zein izan behar den.
Hiru herrialde horiek prestatutako testua ekainaren 6an aztertuko dute Europar Batasuneko 27 estatu kideetako telekomunikazio ministroek Luxenburgon egingo duten bileran.
Helburu nagusia Europar Batasunean derrigorrezko mekanismoak sortzea da, besteak beste, erabiltzaileen adina egiaztatzeko eta Interneterako sarbidea duten gailuetan gurasoen kontrola ahalbidetzeko.
Halaber, adinaren arabera egokitutako diseinuak egitea eta hori arautzea proposatu dute, esaterako, laster-leihoak gutxitzeko edo bideoak automatikoki ez erreproduzitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte