Zerga politika
2022/03/30 - 14:14
Apirilaren 4tik aurrera errenta aitorpenaren autolikidazio proposamena onartu ahal izango da Gipuzkoan
Autonomoei eta egungo krisiak gehien kaltetutako sektoreei laguntzeko hartu berri diren neurriak aplikatuko dira kanpaina honetan.
2022/03/29 - 15:28
Gerrak gehien kaltetutako sektoreentzat "premiazko" neurri fiskalak adostu dituzte hiru aldundiek
Autonomo, mikroenpresa eta enpresa txikieentzat zerga gerorapenak eta salbuespen fiskalak jarriko dituzte martxan, eta lehen sektorearentzat 5,4 milioi euro inguruko dirulaguntzak. Neurriok datorren astean onartuko dituzte, eta guztira, 165 milioi euroko balioa dute.
2022/03/28 - 19:28
Ile-apaindegien, estetika-zentroen eta bizartegien euskal sektoreak BEZaren murrizketa eskatu du
"Guraize hautsien matxinada" lelopean, ile-apaindegien, estetika-zentroen eta bizartegien euskal sektoreak manifestazioa egin du gaur berriro Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Hurrengo zerga-erreforman BEZaren murrizketa bermatzeko exijitu diote Espainiako Gobernuari.
2022/03/16 - 15:40
Zer egin daiteke egunez egun igotzen ari diren erregaien prezioak jaisteko?
Adituen ustez, Sanchezen gobernuak hiru aukera ditu mahai gainean: erregaien BEZa jaistea, zerga bereziak jaistea edo laguntzak ematea.
2022/03/15 - 08:03
Espainiako Gobernuak zerga jaitsiera jasoko duen plana onartuko du martxoaren 29an
Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko plana onartu eta energiari ezarritako zergak jaitsiko dituela iragarri du Pedro Sanchezek, besterik zehaztu gabe. Aurrez, gizarte eragileekin eta alderdi politikoekin negoziatu nahi ditu neurri fiskalak.
2022/03/14 - 14:01
Bizkaiko Ogasunak 322 milioi euroko iruzurra atzeman du 2021ean
Jose Mari Iruarrizaga Ogasun diputatuak nabarmendu duenez, atzemandako izurraren eta ezarritako zigorren % 94 berreskuratu dute 2017 eta 2020 artean.
2022/03/13 - 21:04
Zerga-neurriak eta errefuxiatu ukrainarren harrera, La Palman lortutako akordioen artean
La Palman egindako Presidenteen Biltzarra akordio sorta batekin itxi dute Espainiako Gobernuak eta autonomiek. Besteak beste, beherapen fiskalak, Europako funtsen erabilera eta ukrainar errefuxiatuen harrerarako kudeaketa izan dituzte hizpide.
2022/02/14 - 15:48
Inoiz baino diru gehiago bildu zuten iaz Araba, Gipuzkoa eta Bizkiako ogasunek
Ia 16.000 milioi euro bildu dute, aurreko urtean baino % 14 gehiago. Bildutako dirua inbertsioak egiteko erabili nahi du Jaurlaritzak.
2022/02/13 - 19:00
EH Bildurentzat "premiazkoa" da udal finantzazioaren sistema berri bat lantzea
Koalizioak uste du udalek diru-sarrera gehiago behar dituztela, "geroz eta eskumen gehiago" dituztelako. Zerga sistema aldatzea ere eskatu du, zerga zuzenak gailen daitezen zeharkakoen gainetik.
2022/02/01 - 14:40
Bizkaiak internet bidezko iruzur fiskalak atzemateko plan pilotu bat jarri du abian
Interneteko jarduera ekonomikoa arakatzeko proba apartamentu turistikoen sektorearekin hasi da.
2021/11/15 - 16:32
Euskadik udal-gainbalioaren behin-behineko sistema bat ezarriko du, kalkulua egiteko bi aukerarekin
Lehenengoak, benetako gainbalioak, etxebizitzaren erosketa-prezioaren eta salmentaren arteko aldea hartzen du kontuan. Bigarrena, katastroko balioan oinarritzen da.
2021/11/15 - 15:46
Plusbalio zerga kalkulatzeko bi modu egongo dira Euskadin ere
Espainiako Gobernuak onartu berri duen sisteman bezala, 2 modu egongo lirateke, beraz, kalkulua egiteko. Lehenengoan, plusbalio errealarekin, etxearen erosketa prezioaren eta salmentaren arteko aldea hartuko da kontuan. Bigarrenean, katastroaren balioa.
2021/11/12 - 12:55
Urkullu, PPren zerga "eredu neoliberalaren" aurka
Gainera, lehendakariak azpimarratu du "zerga murrizketa orokorrak gizarte kohesioa mugatzen" duela. Iturgaizek adierazi dio euskal enpresariei "Madrilgo eredua" gustatzen zaiela.
2021/11/10 - 16:38
EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Cs aurrekontuak negoziatzen jarraitzeko prest, baina baldintzekin
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak bilera erronda egin du gaur goizean oposizioko alderdiekin, 2022ko aurrekontu proiektuaren negoziazioan hobekuntzak adosteko.
2021/11/10 - 10:09
Pedro Azpiazu: "Euskadiko fiskalitate maila ona da eta enpresen jarduera bultzatu egiten du"
Aurreikuspen ekonomikoei buruz moderatuki baikor mintzatu da. Energiaren garestitzeak edota hornigaien krisiak ezjakintasunak eta zalantzak dakartzala esan du baina "aldaketa txikia" izango dela, nolanahi ere: "Ez gaitezen tremenditak izan".
2021/11/10 - 09:25
Inbertsioak eta talentua erakartzeko fiskalki erakargarriagoa izan behar dela Euskadi diote enpresariek
Euskadi ez da erakargarria inbertsoreentzat euskal enpresarien ustez. Hemengo fiskalitatea oztopoa da euren esanetan. Madrilgo zerga eredua, berriz, abantaila.
2021/11/09 - 14:37
LABentzat kotizazio sozialen igoera ez da nahikoa baina "norabide onean joan daiteke"
LABek ez du ordezkaririk elkarrizketa sozialerako mahaian, baina "eragiten" saiatuko da, PSOEri eta Podemosi gutunak bidalita. Halaber, EAJri eta EH Bilduri eskatu die botoak "Euskal Herriko langileen zerbitzura" jar ditzatela.
2021/11/08 - 17:59
Foru administrazioak Konstituzionalak plusbalioaren zergaren gainean igorritako sententzia aztertzen ari dira
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru ogasunak Auzitegi Konstituzionalaren epaia aztertzen ari dira zerga hori arautzen duten foru arauei zein neurritan eragiten dieten zehazteko. Donostiak eta Bilbaok likidazioak bertan behera uztea erabaki dute.
2021/11/08 - 16:40
Ministroen Kontseiluak gainbalioaren zerga berria onartu du, Konstituzionalaren epaiari egokituta
Auzitegi Konstituzionalak urriaren 26an atzera bota zuen zergaren kalkulu metodoa bera, kalkulu horren araberako emaitzak "nabarmen" aldentzen direlako higiezinen merkatuko balio errealetatik. Orain, bi kalkulu metodoren artean ondoen datorkiona hautatu ahal izango du zergadunak.
2021/11/08 - 15:35
Aldaketak egin bitartean hainbat udalek plusbalio zerga etetea erabaki dute
EAEn pluspalioaren zerga ordaintzeko erabiltzen den formula Espainian auzitegiak atzera botatako berbera da. Horregatik, udal batzuek zerga hori ez kobratzea erabaki dute.