Espainiako Gobernuak zerga jaitsiera jasoko duen plana onartuko du martxoaren 29an
Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko plana onartuko du Espainiako Gobernuak martxoaren 29an, eta energiari ezarritako zergak jaitsiko dituela iragarri du bart Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak.
La Sexta telebista kateari bart eskainitako elkarrizketan ez du argitu zein zerga jaitsiko dituen. Izan ere, hori zehaztu aurretik gizarte eragileekin eta alderdi politikoekin negoziatu nahi du.
Energiaren prezioari lotuta, elektrizitatearen prezioa gasaren prezioari lotuta ez egotea eskatuko Pedro Sanchezek martxoaren 24an eta 25ean egingo den Europako Kontseiluaren bileran.
Bestalde, Defentsako gastua igotzearen alde mintzatu da Espainiako presidentea NATOk ezarritakoa betetzeko, hots, gastu militarra Barne Produktu Gordinaren % 2koa izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako