Zientzia
2022/05/25 - 22:34
Urdaneta lehen euskal satelitearen jaurtiketa, zuzenean eitb.eus-en
Ekitaldia 20:35ean izango da (Euskadiko ordutegian) Cañaveral Lurmuturretik, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streamingez EITBren web gunetik.
2022/05/25 - 21:13
Bidali dute espaziora Euskal Herrian egindako lehen satelitea
Urdaneta sateliteak laupabost urte emango ditu Lurraren inguruan biraka, ingurumenari lotutako ikerketetarako bereizmen handiko argazkiak ateratzen.
2022/05/25 - 19:37
Tximino-baztangaren Euskadiko lehen bi kasuak baieztatu dituzte
Arabako bi gizonek eman dute positibo. Sintoma arinak dituzte. Osasun Sailak azaldu duenez, Mikrobiologia Zentro Nazionalak baieztatutako bi kasuek lotura epidemiologikoa dute Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin.
2022/05/25 - 12:31
Euskal sateliteak laupabost urte emango ditu bereizmen handiko irudiak ateratzen
Eider Ocerin proiektua garatu duen ingenieretako batek azaldu duenez, lehen euskal satelitearen zeregina argazkiak ateratzea izango da, ingurumenari buruzko ikerketetan laguntzeko. 20:35ean abiatuko da gaur espaziora, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
2022/05/24 - 17:48
Galarraga: "Zoonosiei aurre egiteko txertorik onena ingurumena zaintzea da"
Animalia jatorria duten birusei "ateak zabal-zabalik uzten ari da gizakia", batetik bestera kontrolik gabe mugi daitezen. Ana Galarraga zientzia-adituaren iritziz, zenbat eta biodibertsitate galera handiagoa, orduan eta zoonosi kasu gehiago izateko aukera.
2022/05/23 - 22:04
Bi arrautzak beste D bitamina duen tomate bat diseinatu dute
Tomate hori pertsona askok pairatzen duten D bitaminaren urritasunaren aurkako konponbidea izan liteke.
2022/05/20 - 22:22
Euskadiko lurraldearen laurden bat ingurumen-babeserako figuraren baten mende dago
Espezie batzuk nabarmen hazi dira, hala nola baso-inguruneetako tximeletak eta zenbait arrain, esaterako, amuarraina eta gobioa. Izokina egonkortu egin da, eta aingirak, berriz, atzera egiten jarraitzen du. Inkestatuen % 3k uste du biodibertsitatearen galera ingurumen-arazorik kezkagarriena dela.
2022/05/20 - 22:19
Iruña-Veleia aztarnategi-eskola eta praktika-laborategia izatea nahi dute euskal erakundeek
Proiektuak bost ardatz ditu: ikerketa, kontserbazioa, interpretazioa, zabalkundea eta gizarte programa eta 2025-2035 ikerketa-proiektuaren plangintza.
2022/05/19 - 20:46
Ikerbasquek Jasone Cenoz, Amanda Sierra eta Marta Olazabalen ikerketa lana saritu du
Euskadiko emakume ikertzaileak eta horien lana ikustaraztea dute helburu sariek, datozen belaunaldietarako eredu eta inspirazio izan daitezen.
2022/05/16 - 10:56
Horrelakoa izan da azken hamarkadetako eklipserik luzeena
Lurrak itzal egin dio ilargiari, erabat estali duen arte. Ilargia ordea ez da ilunpean geratu, kolore gorrixkaz jantzi da eguzkiaren argiaren isladaren ondorioz. Hiru bat orduko eklipsea izan da.
2022/05/12 - 19:12
Zer da zulo beltz bat?
Bertatik ezin du ezerk ihes egin, ezta argiak ere. Izar oso masiboek bakarrik osa ditzakete zulo beltz bat. Zulo beltzak tamainarengatik bereizten dira.
2022/05/12 - 18:44
Hauxe da gure galaxiaren erdigunean dagoen zulo beltzaren lehen argazkia
Irudi honekin, EHT teleskopioak frogatu egin du Esne Bidearen erdigunean zulo beltz supermasibo bat dagoela, Sagittarius A* izenekoa.
2022/05/10 - 20:17
Aurtengo gripea 1918ko pandemia eragin zuen anduiaren ondorengo zuzena izan daiteke
1918ko pandemian zehar, Europan, jasotako laginen azterketa genomikoan oinarritzen dira ikerketaren ondorioak. Izurriteak 50-100 milioi hildako utzi zituen mundu osoan.
2022/04/30 - 13:47
"Zero covid" estrategiadun herrialdeetako biztanleen buru osasuna hobea izan da, "The Lancet"en arabera
Egileek uste dute neurri goiztiarrak eta espezifikoak ezartzeak, nazioarteko bidaiak murrizteak eta kontaktuak arakatzeak, adibidez, heriotzak murriztu ditzakeela, birusaren hedapena geldiarazteko neurri sozial murriztaileagoak ezarri gabe.
2022/04/29 - 23:05
Txinak estazio meteorologiko bat jarriko du Everest gailurrean
8.000 metroko altitudearekin, munduko estazio meteorologiko automatiko altuena izango da.
2022/04/26 - 10:59
Espaziora bidaiatu duen lehen misio pribatua arrakastaz itzuli da Lurrera
Axiom 1 misioko Dragon kapsula, Nazioarteko Espazio Estaziora iritsi den lehen kapsula pribatua, arrakastaz itsasoratu dda Floridako uretan. Horrela amaitu da lau astronautentzat 17 eguneko bidaia.
2022/04/22 - 19:45
LHC azeleragailu erraldoia martxan dago berriro, zientzia mugara eramateko prest
Azken hiru urteak itzalita eman ditu. Bere gaitasunak areagotzeko lan egin dute adituek. Hadroi azeleragailua osatzen duten teknologia bakoitza hobetzen saiatu dira.
2022/04/20 - 23:18
LHC azeleragailu erraldoia berriro piztuko dute hiru urte itzalita eman ondoren
Partikula Fisikako Europako Zentroak (CERN) ostiralean martxan jartzea espero du, hiru urte mantentze eta modernizazio lanetan eman ondoren.
2022/04/04 - 16:37
Matxinada zientifikoa klima aldaketaren kontra
Larrialdi klimatikoaren aurrean, neurririk eztutela hartzen eta, haserre daude zientzialariak. Beraien ahotsa entzun arazteko, Nazioarteko Matxinada Zientifikoa prestatu dute. Euskal Herrian ere badira ekimen horrekin bat egin dutenak.
2022/04/01 - 17:33
6 euskal talde ariko dira Malagako First Lego txapelketako finalean
Bihar First Lego Leagueren Espainiako finala jokatuko da Malagan. 38 talde lehiatuko dira eta Innobasqueren antolakuntzari esker, Euskal Herritik joandako 6 talde ariko dira. Lego piezak erabilita, robotak eraiki eta garraio komertziala errazteko irtenbideak garatu behar izan dituzte.