Zientzia
2023/05/25 - 14:11
Berriro ibiltzea: neurrira egindakoa orokor bihurtzeko erronka
Garikoitz Azkona EHUko Psikologia irakasleak eta neurozientzialariak arloan egindako aurrerapauso handia azaldu digu. Gizon tetraplegiko batek, berarentzat diseinatutako gailu bati esker, bere kabuz ibiltzea lortu du.
2023/05/25 - 09:38
Albiste izango dira: Mugarri zientifikoa, posta bidez bozkatzeko azken eguna eta Adegiren urteko batzarra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/24 - 21:44
Pertsona tetraplegiko batek berriro ibiltzea lortu du, kablerik gabeko gailu digital bati esker
Teknologia berri horrekin, hanken mugimenduaren gaineko kontrola berreskuratu du gizonak; horrekin batera, zutik jarri, ibili eta eskailerak igo ahal izan ditu. Gainera, etorkizunean besoen eta eskuen funtzioak birgaitzeko antzeko sistemak erabil daitezkeela esan dute ikertzaileek.
2023/05/24 - 21:26
Gizon tetraplegiko bat berriro ibil daiteke, garunaren eta bizkarrezur-muinaren arteko inplantazio bati esker
Gert-Jan Oskam, 40 urteko gizon bat, tetraplegiko geratu zen bizikletan istripu larri bat izan ondoren 2011n, lanetik bueltan zetorrela. Hamarkada bat baino gehiago geroago, orain ibilaldi luzeak egin ditzake, lur konplexuak zeharkatu eta eskailerak igo.
2023/05/16 - 10:46
Elikaduraren industriako 287 enpresak hartuko dute parte F4F-Expo Foodtech azokan gaurtik ostegunera
Arduradunek aurreikusi dute Barakaldoko BECen maiatzaren 16tik 18ra izango den jardunaldi honek 17 milioi euroko eragina izango duela EAEn.
2023/05/16 - 07:00
Proteina alternatiboak: zer dira eta zer abantaila daukate?
Etorkizun hurbilean gure ohiko elikaduraren parte garrantzitsua izan daitezke proteina alternatiboak. Paula Jauregik, AZTI zentruko zientzialariak, azaldu digu zer diren, nondik datozen eta zer abaintaila eta desabantaila dituzten.
2023/05/16 - 07:00
Proteina alternatiboak ekoizten MOA Foodtech enpresan
Nafarroako enpresa honek kalitate altuko proteinak dituen produktu bat, hauts moduko bat, egiten du. Elikaduraren industrian erabiltzen dute hanburgesa begetalak, lasagna eta abar egiteko.
2023/05/15 - 23:17
Proteina alternatiboak: etorkizuna bertan dugu
Mikroorganismoak, intsektuak, landutako okela... proteina alternatiboek gero eta garrantzi handiagoa dute gure elikaduran. Zein motatakoak daude? Zergatik dira garrantzitsuak? Zein abantaila eta erronka dituzte?
2023/05/15 - 19:58
Zientzialariek giza DNA identifikagarria aurkitu dute ingurumen laginetan
Floridako Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, gizakien DNA ia leku guztietan dago; hondartzan, ibaietan, ozeanoetan eta baita airean ere.
2023/05/14 - 22:00
Obuluak izoztea: indartzen doan joera hori ez da etorkizunean haurdun geratzeko bermea
Amatasunaren atzerapena ugalketa klinika pribatuaren mesederako izan da. Obuluak izoztea gero eta ohikoagoa da, baina ez haurdunaldia lortzeko erabateko bermea.
2023/04/28 - 11:46
Javier Aizpurua fisikariak irabazi du 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria
Fisikari donostiarra Fisika Zientzietan lizentziatua eta doktorea da, eta nazioarte mailako zenbait ikerketa zentrotan ibili da lanean. 2004an, Donostiara itzuli zen, eta geroztik dabil bertan.
2023/04/27 - 13:04
Tenperatura altuagoetara egokitzen ari gara?
Planetako tenperaturek gora egiten duten bitartean, gure gorputzak egoera horretara egokitzeko duen gaitasunak ere gora egiten du. Zergatik eta nola gertatzen den aztertzeak beroarekin bizitzeko gai izango garen argitzen lagunduko digu.
2023/04/26 - 21:40
Judith Zubia, Mattin Urbieta, Iñaki Sanz eta Aitor Garmendia CAF-Elhuyar sarien aurtengo irabazleak
2.000 euroko saria eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana jaso dituzte.
2023/04/14 - 13:41
Beatriz Flamini kirolaria 500 egunez bakartuta egon den kobazulotik irten da
70 metroko sakoneran eman du urte eta erdi inguru alpinista eta eskalatzaile honek. Honelako bakartze batek gorputzari eta garunari nola eragiten dion jakiteko esperimentu zientifiko bat egin nahi izan du horrela.
2023/04/13 - 17:04
JUICE misioa, euskal zigilua duen jaurtiketa Jupiterrera
Europako espazio agentziak Guyana frantsesean duen basetik jaurti duen JUICE zundak Jupiterrerako bidea gaur hartu behar zuen, baina baldintza metereologikoengatik atzeratu egin da. Zientzialariek uste dute bertan ura egon litekeela. Euskal enpresa eta zientzialariak ere ari dira parte hartzen.
2023/04/06 - 22:13
Minbizia 3 ordu baino gutxiagoan diagnostikatu ahal izango duen tresna bat garatu dute
Bartzelonako Erregulazio Genomikoko Zentroak RNAt molekulak erabiltzen dituen sistema bat asmatu du; "gaixotasunen diagnostikoa eta pronostikoa egiteko ahalmen handikoak" dira molekula horiek. Etorkizun hurbilean diagnostikoaren denbora murriztu ahal izango du.
2023/04/03 - 11:51
Azukrea vs edulkoratzaileak: zeinen aldeko hautua egin?
% 0 azukre duten produktuak asko ugaritu dira supermerkatuetan. Azukrearen ordez, edulkoratzaileak gehitzen dizkiete fabriketan: maltitola, sorbitola, xilitola, eritritola... Hobea al da horiek hartzea? Seguruak al dira edulkoratzaileak?
2023/04/03 - 11:45
% 0 azukredun produktuek argaltzen lagunduko digute?
CiberOBNko ikertzailea eta EHUko irakaslea den Itziar Eseberrik gai hau kontu handiarekin hartu behar dela dio. Produktu hauek ez dute azukrerik, hori hala da, baina nutrizionalki ez direla batere interesgarriak oroitarazten du.
2023/03/25 - 13:24
Dinosauro espinosaurido espezie berri baten hezurrak aurkitu dituzte Errioxan
Xabier Pereda, Euskal Herriko Unibertsitako paleontologo eta ikertzailea da Igea herrian fosilak aurkitu dituen taldeko burua.
2023/03/24 - 09:38
Zertan datza superordenagailu kuantikoen teknologia?
Donostiara iritsiko den IBMko ordenagailua eta ezagutzen ditugunak oso desberdinak dira. Iñigo Arrazola ikertzaileak ordenagailu kuantiko batek nola funtzionatzen duen eta zer aplikazio izan ditzakeen azaldu digu.