Société
Eneko Arruabarrena (Metro Bilbao): "Metroa gero eta zaharragoa da, eta zahartze programatuari lotutako gero eta arazo gehiago ditu"
Metro Bilbaoko zuzendari gerentearen arabera, eskaera gehiagori aurre egiteko "beharrezkoa" izango da metroa gaurkotzea, eta tren berriak, seinalizazio-sistema eta aginte-postuak berritzea.
Arrantza- eta akuilkultura-industriaren hondakinak ongarri biologiko bihurtzeko Europako proiektu bat koordinatu du NEIKERrek
Erakundeak azaldu duenez, "sortutako ongarriek inportatutako ongarriekiko mendekotasuna murrizten lagunduko dute, funtsezkoa da eta ezegonkortasun geoestrategikoko garaietan, eta aukera ematen dute ingurumena gehiago errespetatzen duen nekazaritza sektore baterantz urratsak egiten jarraitzeko".
Mexikoko eta Ekuadorko ondare historikoaren hainbat pieza konfiskatu dituzte Bilboko Aireportuan
Ekuadorreko eta Mexikoko kolonaurreko aizkora bat eta ondare arkeologikoko hainbat fosil berreskuratu dituzte Guardia Zibilak eta Espainiako Zerga Agentziak, Estatuan kontrabando bidez sartzen saiatuta. Herrialde horiek Espainian dituzten enbaxaden bidez itzuliko dizkiete piezak.
Biztanle gehiago dago EAE eta Nafarroan, eta atzerrian jaiotako egoiliarren kopuruak gora egin duelako
Hirugarren hiruhilekoan EAEko (% 0,18) eta Nafarroako (% 0,32) biztanleria hazi da, Estatutik kanpo jaiotakoen kopuruak bultzatuta, INEren datuen arabera.
Piratak Bermeoko atunontzi bati eraso egiten saiatu dira, Indiako Ozeanoan
'Intertuna Tres' ontzia abordatzen saiatu dira Somaliako kostaldetik 900 bat kilometrora. Armadorearen arabera, normaltasun osoz jarraitzen dute lanean basea Bermeon duen ontzian, eta tripulatzaile guztiak onik daude.
Amurrioko 'Mendi' parke eolikoaren proiektua aldatu dute, 7 aerosorgailutik 4ra igarota
Proiektu berriak 110 metroko altuerako eta 7,8 MW-eko potentzia unitarioko lau haize-errota instalatzea aurreikusten du (7 ziren lehen), baita 99,5 metroko dorre anemometriko bat ere. Sorgailuak Amurrion instalatuko liratekeen arren, ebakuazio-lineak Aiarako udalerriari ere eragingo lioke. Aldaketa horiekin potentzia osoa 31,2 MW-era igoko litzateke, eta inbertsioa 24,8 milioira jaitsi.
Pertsona famatuak ordeztuz Instagram bidez egindako iruzurren berri eman du Ertzaintzak
Iruzurgileek pertsona famatuen iruzurrezko profilak sortzen dituzte, eta Ertzaintzak ohartarazi duenez, inbertsio "faltsuak" egitera bultzatzen dute jendea, kriptomonetetan eta finantza-produktuetan, besteak beste.
Albiste izango dira: Metro Bilbaok 30 urte, Mazon ikerketa batzordearen aurrean eta Palestinako selekzioa Loiura iritsiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bilboko Metroa: Zelan prestatzen dira trenak egunero 05:30ean abiatzeko?
Bilboko Metroko tailerrean izan gara, Basaurin. Ez dute denbora askorik trenak garbitu eta errebisatzeko, gauerditik goizeko bostak arte soilik, tarte horretan egoten baita geldi metroa. Egunero zerbitzua abiatzeko funtsezko lanak dira, segurtasuna bermatzeko.
Horrela eboluzionatu du Metro Bilbaok bere 30 urteko historian
Gaur, azaroak 11, Metro Bilbaok 30 urte bete ditu. Hiru hamarkada hauetan, metroak Bilbo Handiaren mugikortasuna eraldatu du, itsasadarraren bi aldeak lotuz eta Bizkaiko hiriburua Kabiezes, Plentzia eta Basaurirekin lotzen duen sarea ehunduz. Orain, metroa etorkizunera begira dago hedapen-proiektu berriekin, besteak beste, Usansolorako luzapenarekin, bere ospitalea metroaren gainerako eremuarekin lotzeko.
Niko Etxart, Janus Lester eta Aurora Beltran, EITB Maratoiaren soinu-bandaren ahotsak
Etxarten “Euskal Herri Rock & Roll” abestia da aurtengo EITB Maratoiari doinua jartzeko aukeratutako abestia. Nikorekin batera, Janus Lesterrek eta Aurora Beltranek hartu dute parte elkartasun kanpainarako egindako bertsioan. Adunako Elkarren estudioetan grabatu dute abestia.
Gizon bat atxilotu dute Igorren, sexu-erasoa egitea egotzita
Igande arratsaldean gertatu zen erasoa, Bizkaiko udalerriko etxebizitza batean.
Urnietako elizako erlojua konpontzen ari dira Salestarretako elektromekanika ikasleak
Salestarretako elektromekanika ikasleak ari dira konpontzen Urnietako elizako erlojua. Helburua udaberria baino lehen prest egotea da. Lan honek aukera ematen die ikasleei galzorian diren lanbideak ikasteko.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean probatuko du herritarrei hondamendietan abisuak emateko sistema, Araban
Araban kokatutako gailuetan alerta-soinu bat entzungo da, eta, horrekin batera, mezu bat. Horretan adieraziko da proba bat dela, eta ez benetako arrisku-egoera bat.
Gasteiz eta Bilbo arteko lineako zortzi bidaia kenduko ditu La Unionek
Autobus konpainiak errefortzu horiek kendu egingo ditu, eskari txikia dela eta: Gasteiztik Bilbora (05:50, 06:45, 13:30 eta 15:30) eta Bilbotik Gasteizera (06:30, 07:45, 09:30 eta 13:30).
Vatikanoa Cadizeko eta Ceutako gotzaina ikertzen ari da, 1994-2000 artean adingabe bati abusuak egin omen zizkiolako
Gotzaindegiak iragarri du agenda eten duela, eta baieztatu du "duela ia hogeita hamar urteko gertakarien inguruan egin diren akusazioak oso larriak eta faltsuak" direla. Espainiako Gotzainen Batzarrak "justiziarekiko konfiantza" adierazi du, eta Espainiako Nuntziatura Apositolikoaren Rotako auzitegiaren lana "errespetatu egiten" duela.
EAEko jaiotza-tasak % 2,1eko igoera izan du urteko bigarren hiruhilekoan
Horrekin batera, atzerriko nazionalitatea duten amen jaiotzak totalaren % 25,3 dira Euskadin. Bereziki nabarmentzekoa da Arabako kasua, % 32,5era iristen baitira.
Greenpeaceko ekintzaile batek Madrilgo zerua zeharkatu du, Brasilgo COP30 goi-bileraren atarian
Greenpeaceko ekintzaile batek 30 metroko altueran zintzilik zegoen zinta bat zeharkatu du Madrilgo erdigunean, "Planeta, hari-harian" zioen pankarta batekin batera. Ekintzaren helburua "justizia klimatikoa" eskatzea zen, gaur Brasilen hasiko den Klimaren Goi-bileraren (COP30) atarian.
"Indarkeria isilak" eta mikromatxismoak ditu ardatz azaroaren 25eko Nafarroako erakundeen kanpainak
‘Egunerokoan ere ezkutatzen da indarkeria. Ikusaraz dezagun’, izango da Nafarroako leloa A25aren aurrean, emakumeen edozein kontrol, diskriminazio eta desbalorizazio moduren aurkako kanpainan. Taberna lehendakariordeak Foru Gobernuaren kanpaina bat aurkeztu du, emakume askok beren egunerokoan jasaten duten indarkeria psikologikoa, ekonomikoa eta sinbolikoa salatzeko