Leonardo borraskak gutxienez 7 zauritu, desagertutako emakume bat, Grazaleman (Cadiz) husteak eta gainezka egindako ibaiak utzi ditu
Pasa den astelehenean Leonardo borraska Andaluziara iritsi zenetik, larrialdi zerbitzuek 2.231 intzidentzia baino gehiago kudeatu dituzte, eta Malagako Sayalonga udalerrian ibaira erori zen emakumearen bila jarraitzen dute. Egoera larriena Cadizen gertatzen ari da.
Leonardo borraskak Andaluzia kolpatzen jarraitzen du, eta eguraldi iragarpenaren arabera, giro ezegonkorrak segida izango du asteburuan ere. Eurite iraunkor eta etengabeen egoerak, 600 litroko ur-pilaketekin, baita Cadizen ere, datozen egunetan jarraituko duela aurreikusten da, baina hoberako aldaketarekin.
Testuinguru horretan, Andaluziako Larrialdi Agentziak (EMA) alerta-mezuak bidaliko ditu Jerez de la Fronteran (Cadiz) dauden herritarren telefono mugikorretara, Guadalete ibaiaren ibarrean dagoen egoera dela eta, Grazalema gainean, Cadizko mendilerroan, erortzen ari diren eurite "historikoen" ondorioz.
Andaluziako larrialdi zerbitzuek 2.231 intzidentzia baino gehiago kudeatu dituzte pasa den astelehenetik. Gainera, gutxienez 3.500 pertsona etxetik atera behar izan dituzte, gehienak Cadiz probintzian, baina baita Jaen, Malaga, Granada, Huelva eta Kordoba probintzietan ere.
Denboraleak eragindako kalteak errepide eta trenbideetan nabari dira bereziki, tren-zerbitzuen zirkulazioa etenda baitago, Sevilla, Cadiz eta Malagako C2 aldirietako zerbitzu guztietan eta distantzia ertaineko eta abiadura handiko hainbat zerbitzutan ere. Salbuespena dira Malaga eta Fuengirola arteko eta Granada eta Almeria arteko ibilbideetan.
Larrialdi zerbitzuek arreta eskatu dute, eta inolaz ere urpean edo ur putzuen eraginpean dauden eremuak ez gurutzatzeko.
Andaluziako Juntak larrialdi planaren 2. faseari eusten dio.
Emakume baten bila ari dira Malagan
Malagako Sayalonga udalerrian ibaira erori zen emakumearen bila jarraitzen dute.
Leonardo borraskaren ondorioz, Andaluzian desagertu den lehendabiziko pertsona da.
Ia 600 litro metro koadroko Cadizen
Cadiz probintziako Grazalema udalerrian metro koadroko 575,3 litro pilatu dira 24 ordutan, Madrilen urte osoan botatzen duen adina, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak bere webgunean zabaldutako informazioaren arabera.
4 hildako Marokon eta Portugalen
Leonardo borraskak, Andaluzia ez ezik, Portugal eta Maroko ere kolpatu du. Gutxienez 4 pertsona hil dira, hiru Marokon eta bat Portugalen.
Bi emakume eta neskato bat hil dira Marokon, etxe azpian harrapatuta. Portugalen, berriz, gizon bat hil da gidatzen zuen autoa urak hartu ostean.