Société
Urritik aurrera, Osakidetzan egingo dituzte 10 aste baino gutxiagoko borondatezko abortuak
Asteburuan babes neurriak indartuko dituzte Orio parean su hartu duen itsasontziaren kontura
0-4 urteko haurra duten familientzako 20.500 laguntza eskaera baino gehiago jaso ditu Jaurlaritzak
Neurria uztailean sartu zen indarrean, eta hilean 200 euroko prestazioa aitortu zien 4 urtera arteko umea duten familiei.
Gutxienez asteartera arte ezingo da txorrotako ura edan Arrasaten
26 eta 19 urteko kartzela zigorra Federico Martin Aranburu Biarritz Olimpiqueko errugbi jokalari ohia hiltzeagatik akusatutako bi lagunentzat
Martin Aranburu 2022an tirokatu zuten Parisen, kalean bertan, bi ultraeskuindarrek. Tiroketa Frantziako hiriburuko taberna ezagun baten atarian gertatu zen.
Derecho a Techo taldeak izena aldatu du eta aurrerantzean ez da Negu Gorriak izango
Erakundeak salatu duenez, eskuin muturreko taldeek eta hedabide batzuek "nahita sortu dute nahasmena" 90eko hamarkadako musika bandarekin eta "kriminalizatu" egin dituzte.
Elkarretaratzea egin dute Gasteizen bi seme-alaba adingabe dituen familia baten etxegabetzea salatzeko
Etxegabetzea goizean gauzatu da. Heldu bik eta 8 eta 10 urteko bi seme-alabek osatutako familia bat etxegabetu dute Udaltzaingoak eta epaile batek. 14 urte zeramatzaten etxe horretan bizitzen, eta denbora horretan 75.600 euro ordaindu zizkioten jabeari.
Iturriko ura ez edateko gomendioari eusten diote Arrasaten
Gipuzkoako Urakek udalerriko ur biltegia garbitzen jarraitzen du, Udala hornidura sare osoaren arazketa prestatzen ari den bitartean. Gomendioari eutsiko zaio lanak amaitu eta uraren edangarritasuna berretsi arte. Udalak botilako 55.000 litro ur banatuko ditu herriko hiru puntutan.
"Go! azen" telesailak 2026ko Abadia Saria jasoko du
Pausokak EiTBrentzat ekoitzitako telesailak gazteen artean euskararen erabilera sustatzeagatik egindako lana aitortu nahi izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
"Egoera kontrolpean" Orion itsasontzi batek su hartu ondoren
Oraingoz ez dute erregai isuririk atzeman. Orioko Udalak jakinarazi duenez, "datozen egunetan prebentzio- eta babes-neurriak mantenduko dira, ingurunea zaintzeko eta balizko isurketak saihesteko".
"Etxea utzi dut, baina borrokari eutsiko diot"
Asteazken honetan etxegabetu zuten 87 urteko Maricarmenek ospitaletik hitz egin du lehen aldiz, jasotako babesa eskertuz.
Gasteizko Udalak animalien ordenantza berria onartu du: 200 euroko isuna txakurren pixa ez garbitzeagatik
Udalbatzak hasierako onarpena eman dio animalien ordenantza aldatzeari, eta orain testua jendaurrean jarriko dute alegazioak aurkeztu ahal izateko. Epe hori amaituta, behin betiko onartuko da 2027. urtearen hasieran. Ordenantza horrek 2013koa eguneratuko du eta konpainiako animaliei zuzenduta dago, hala nola txakurrei, katuei eta udoei eta gatibualdian bizi diren animalia exotikoei.
Honelakoa izango da gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Datorren astelehenean, irailaren 28an hasiko da txertaketa adinekoen egoitzetan eta sei urte arteko haurren artean. Urriaren 5ean gainontzeko herritarrentzat zabalduko da. Aurten, berritasun gisa, txertogune berriak irekiko dira aurretiko hitzordurik gabe txertoa jartzeko.
Aske utzi dituzte munduko txapelketako finalean Berriozarren militar batzuei eraso egiteagatik atxilotutako zortzi lagunak
Debekatu egin zaie herri horretara joatea eta biktimei hurbiltzea.
Orion su hartu duen arrantza-ontzia okertu eta erdi hondoratu egin da itsasoan
Sutearen ondorioz, bi pertsona Donostia Ospitalera eraman dituzte eta beste bat Orioko anbulatorioan artatu dute.
Zortzi kilo baino gehiagoko txakurrek Metro Bilbaon bidaiatu ahal izango dute, baina mugak izango dituzte
Txakurrek ezin izango dute puntako orduetan metroa erabili, ezta asteburuetako gaueko ordutegian edota pilaketa-egoeretan ere. Gainera, 8 kilo baino gehiagokoek muturrekoa eta luzagarria ez den uhala izan beharko dute.
30 pertsona inguru bizi ziren okupatutako pabilioi bat hustu dute Donostian
Ertzaintzaren jarduera istilurik eta gorabeherarik gabe amaitu da, barruan zeuden pertsonak euren kabuz atera direlako kaleratze agindua gauzatu baino lehen.
Donostiatik Bilboko aireportura goizeko lehen orduan joateko autobus zerbitzua izango da urte osoan
Urriaren 1etik aurrera, linea horretako neguko ordutegia indarrean sartzen denean, Donostiatik 04:15ean aterako da lehen autobusa Loiutik irteten diren lehen hegaldietara garaiz iristeko.
Zergatik dabiltza jendea etxegabetzen, alokairua ordainduta ere?
Asteazkenean, Madrilen, Maricarmen etxegabetu dute, desgaitasuna duen 87 urteko emakume bat. 70 urte eman ditu alokairua ordaintzen. Etxegabe geratuko diren beldur dira Erandioko 120 familia. Zer dela eta babesten ditu legeak funts putreen jazarpen eta espekulazio-erasoak?
"Gehiegizko prezioan erosi ezean, kalera": Erandion etxegabetzeko arriskuan dauden familien beldurra
Erandioko Los Ochosko 120 familiak zer gertatuko den ez dakitela daude urriaren 1aren zain, orduan amaituko baitira lehen alokairu-kontratuak. Bizilagunek beren etxebizitzak uzteko presioak jaso dituztela salatu dute, eta irtenbide bat nahi dute. Izan ere, batzuek 15 urte baino gehiago daramatzate bertan bizitzen, eta etxean jarraitzeko aukera izan nahi dute.