Langabezia % 10era iritsi da Euskadin, 2010ean 9.100 lanpostu galduta
2009arekin alderatuz, Euskadik 9.100 enplegu galdu ditu 2010ean eta langabezia tasa % 10era iritsi da laugarren hiruhilekoan 1,2 puntu igota. Lauhileko horretan, okupazioa 17.900 pertsonatan jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin konparatuta (% -1,9).
Eustatek emandako datuen arabera, azken urtean 13.800 pertsonak eman dute izena Euskadiko langabetuen zerrendetan.
Ondorioz, laugarren hiruhilekoan, langabetuen kopurua 104.200 pertsonetakoa dela kalkulatzen da. Lurraldeka, Bizkaiak % 10,6ko langabezi tasa dauka, Arabak % 10,4koa eta Gipuzkoak % 8,7koa.
Okupazioaren jaitsierak gizonezkoengan izan du eragina, batez ere, aurreko hiruhilekoan baino 11.300 okupatu gutxiagorekin. Emakumezkoen kasuan, 6.600 okupatu gutxiago daude. Jaitsierak hiru lurraldeetan izan dira; Bizkaian 10.900 lanpostu gutxiago daude, Gipuzkoan 5.200 gutxiago eta Araban 1.800 gutxiago.
Sektoreka
Zerbitzuen sektoreak 12.300 enplegu galdu ditu, eraikuntzak 4.300 eta industriak 2.000. Nekazaritzak, ostera, 700 enplegu berri sortu ditu 2010eko laugarren hiruhilekoan.
Okupazioari edo 16 eta 64 urte bitartean lanean dauden pertsona kopuruari dagokionez, tasa % 64,6an da, aurreko hiruhilekoan baino 1,3 puntu baxuago. Tasa hori % 70,6koa da gizonezkoen kasuan eta 58,5ekoa emakumezkoen kasuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.