Dokumentazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer dira 'opor fiskalak' eta 'opor fiskal txikiak'?

90eko hamarkadan sortu ziren enpresei zuzendutako laguntza sorta batzuk dira.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak legez kanpoko jo dituen ''opor fiskalak'' EAEko hiru aldundiek 90eko hamarkadan sortu ziren enpresei emandako laguntza sorta batzuk dira.

1993an, Jose Antonio Ardanza lehendakariak akordioa lotu zuen Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aldundiekin. Akordio horren arabera, 1993 eta 1994 artean EAEn sortzen ziren enpresei elkarteen gaineko zerga ez ordaintzeko baimena ematen zieten hamar urterako, eta horregatik esaten da ''opor fiskalak'' izan zirela. Nafarroan ere antzeko zerga-salbuespen bat ezarri zuten.

Baldintza bakarra enpresa horiek gutxienez 480.810 euro inbertitu eta 10 lanpostu sortu behar zituztela zen.

Neurri hori 1996ean osatu zuten zerga kredituaren bitartez. Horri esker, euskal enpresek elkarteen gaineko zergaren bitartez inbertsioen % 45 berreskura zezaketen, inbertsioa 15.025.303 eurotik gorakoa bazen. Gainera, ''opor fiskal txikiak'' ere bazeuden, eta enpresa berriei segidako kenkariak eskaintzen zizkieten etekinak lortzen zituzten lehenengo urtean hasita, % 99 lehenengo urtean, eta % 75, % 50 eta % 25 hurrengoetan.

1993 eta 2000 artean, EAEn aipatu laguntza indarrean zegoenean, 300 enpresa inguruk aprobetxatu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X