Hegoaldeko Saihesbidearen bidesaria % 35 merketuko diete kamioilariei
Bizkaiko Foru Aldundia eta garraiolarien Hiru, Asetravi, Sintrabi eta Egas elkarteak akordio batera iritsi dira astelehen honetan, Hegoaldeko Saihesbideko bidesaria ibilgailu astunei murrizteko eta ohiko erabiltzaileei deskontuen erregimena aldatzeko.
Horrela, hitzarmen honi esker, lehenengo kategoriako eta bigarren kategoriako ibilgailu astunek % 35 gutxiago ordaindu behar izango dute. Ibilgailu arinen araubidea, berriz, egun dagoen bezala mantenduko dute.
Gainera, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea sarri erabiltzen dutenenentzako deskontu-sistema bat ere ezarriko da: beste % 13 murriztuko zaie ordainsaria hilabetero saihesbidea 20 aldiz baino gehiago erabiltzen dutenei. Horrenbestez, saihesbidea sarri erabiltzen duten garraiolariei -gehienak bizkaitarrak dira- txikitze nabarmena egingo zaie ordaindu beharreko sarietan, egungo egoerarekin konparatuz: % 48 gutxiago ordainduko dute.
Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen foru diputatuak adierazi duenez, ordainsarien araubidea ezartzen duen dekretuan sartuko den aldaketa hau funtsezkoa dela. Hortaz, Europar Batasunak berriro aztertu eta onartu beharko du, eta, ondorioz, gerta liteke ordainsari berrien aplikazioa hainbat hilabetez atzeratzea.
Bizkaiko Foru Aldundia eta garraiolarien Hiru, Asetravi, Sintrabi eta Egas elkarteak akordio batera iritsi dira astelehen honetan, Hegoaldeko Saihesbideko bidesaria ibilgailu astunei murrizteko eta ohiko erabiltzaileei deskontuen erregimena aldatzeko. Horrela, hitzarmen honi esker, lehenengo kategoriako eta bigarren kategoriako ibilgailu astunek % 35 gutxiago ordaindu behar izango dute. Ibilgailu arinen araubidea, berriz, egun dagoen bezala mantenduko dute. Gainera, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea sarri erabiltzen dutenenentzako deskontu-sistema bat ere ezarriko da: beste % 13 murriztuko zaie ordainsaria hilabetero saihesbidea 20 aldiz baino gehiago erabiltzen dutenei. Horrenbestez, saihesbidea sarri erabiltzen duten garraiolariei -gehienak bizkaitarrak dira- txikitze nabarmena egingo zaie ordaindu beharreko sarietan, egungo egoerarekin konparatuz: % 48 gutxiago ordainduko dute. Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen foru diputatuak adierazi duenez, ordainsarien araubidea ezartzen duen dekretuan sartuko den aldaketa hau funtsezkoa dela. Hortaz, Europar Batasunak berriro aztertu eta onartu beharko du, eta, ondorioz, gerta liteke ordainsari berrien aplikazioa hainbat hilabetez atzeratzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Papresako langileek lanuzteak hasi dituzte, enpresa sal dezaketelakoan eta laneko erregulazio espedientea ezarriko duelakoan
Enplegu-erregulazioko espedienteak 250etatik 110 langileri eragin liezaieke.
Greba eguna dute Tubos Reunidoseko langileek, batzordeen eta zuzendaritzaren arteko bilerarekin bat eginez
Amurrioko lantegiko langileek lanuzteak deitu zituzten otsailaren 17, 23 eta 26rako eta martxoaren 4 eta 9rako. Trapagarango lantegiko LAB eta ESK sindikatuek ere lanuzteak deitu dituzte egun berberetarako.
Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.
Lanaldiei lotuta Euskadin egindako jarduketen % 60etan irregulartasunak antzeman zituen iaz Lan Ikuskaritzak
Emandako datuen arabera, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 20.191 esku-hartze egin zituen iaz. Horietan 1862 arau-hauste antzeman ziren — 10,4 milioi euro —, eta 26.959 kontratu berrikusi; horietatik 1.788 kontratu mugagabe eta lanaldi osokoak bihurtu ziren.
Euskadik zerua ukitu nahi du aeronautikan: 110 milioi inbertituko ditu proiektu batean, eta 800 lanpostu sortu
ITP Aero izango da proposamenaren buru, eta hamabi enpresak hartuko dute parte harekin batera.
Estatutu propio baten aldeko aldarria zabaldu dute medikuek Donostian
Osakidetzan lehen arretako mediku bat egongo da gutxienez osasun-etxe bakoitzean. Baliteke urgentziazkoak ez diren ebakuntza batzuk bertan behera uztea.
Zer eskatzen dute medikuek?
Medikuen sindikatuek Estatutu Marko propioa eskatzen dute, euren lanbideak Osasunaren sektoreko gainerako lanbideetatik bereizten dituzten ezaugarriak dituela argudiatuta.
Espainiako Gobernuak gutxieneko soldataren igoera sinatuta, zenbatekoa izango da LGS berria?
Behin akordioa sinatuta, litekeena da Errege Dekretua astearte honetan onartzea, % 3,1eko igoerarekin.
Albiste izango da: medikuen greba, aireportuen eskualdatzea eta abisu horia euriagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une batzuetan; datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira"
Arantza Ruizek Confebaskeko presidentea elkarrizketatu du ETBko "12 minutos" saioan. Yagüek azpimarratu du hazkundea ez dela etengabea sektore guztietan, eta, industriari dagokionez, zuhur jokatzea komeni dela adierazi du, "datozen hilabeteak erabakigarriak" izango baitira.