Ontziola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBren finantzaketa eredua konpontzea lehentasuna dela uste du Navalek

Ontzien finantzaketa ereduaren (tax lease) inguruan sortutako arazoa konpontzea beharrezkoa dela uste dute Sestaoko ontziolako enpresa-batzordeak, zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak.
naval eitb
La Naval Sestaoko (Bizkaia) ontziola. Argazkia: EITB

Ontzien finantzaketa ereduaren inguruan sortutako arazoa konpontzea "lehentasuna" dela uste dute La Naval Sestaoko (Bizkaia) ontziolako enpresa-batzordeak, konpainiako zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak, sindikatuetako iturrien arabera.

Ontziolak lanik ez du eta Navaleko zuzendaritzak argudiotzat erabili zuen Lana Erregulatzeko Espediente bat aurkezteko. Europar Batasunak (EB) "tax lease" finantzaketa sistema geldiarazi zuen eta lan falta faktore horrekin lotu zuen zuzendaritzak. Espedienteak 30-142 langileri eragin diezaieke.

Enpresa-batzordeak, zuzendaritzak eta Jaurlaritzak bilera egin dute gaur Bizkaiko ontziolaren egoera aztertzeko. Gasteizko Exekutiboak Navaleko akziodun izateko borondatea du, baina aldez aurretik baldintza batzuk bete behar dira.

Jose Pedro Gonzalez enpresa-batzordeko presidenteak azaldu duenez, "tax lease" deritzonaren arazoa konpontzea "lehentasuna" dela adostu dute hiru aldeek.

Eusko Jaurlaritza ontziolaren akziodun izatera pasatzea Navali sinesgarritasuna emango diola erantsi du langileen ordezkariak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X