Generalitateko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniak 1 eta 3 euro arteko turismo-tasa ezarri du

Gainera, urtarrilaren 1etik aurrera kataluniar guztiek euro bat ordaindu beharko dute medikuaren errezeta bakoitzarengatik. Neurri horrekin 102 milioi euro biltzea espero dute.
Urtarrilaren 1etik aurrera kataluniar guztiek euro bat ordaindu beharko dute errezetengatik.
Urtarrilaren 1etik aurrera kataluniar guztiek euro bat ordaindu beharko dute errezetengatik. Efe.

Kataluniara doazen turistek tasa berri bat ordaindu beharko dute. Hoteletan, apartamentuetan, nekazal etxeetan eta itsas bidaietan aritzen direnek 1 eta 3 euro artean ordaindu beharko dituzte, establezimenduaren kategoriaren arabera.

Tasa hori pertsona bakoitzak ordaindu beharko du. Bost izarreko hoteletan 3 euro ordaindu beharko dituzte gau bakoitzeko; lau izarretakoetan, bi euro; eta gainerakoetan euro bat ordaindu beharko dute.

Gehienez hamar gau ezarri dira tasa hori ordaintzeko; epe hori gainditzen bada ez da ordainduko. Neurri horrekin 100 milioi euro biltzea espero du Kataluniako Gobernuak, Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariak 2012ko Generalitateko aurrekontuen aurkezpenean jakinarazi duenez.

Kontseilariak azaldu duenez, turista guztiek ordaindu beharko dute tasa hori, Espainiakoek zein atzerrikoek; izan ere, atzerritarrentzako tasa jartzekotan "Europako araudiak urratuko" lituzkete.

Mas-Colellen hitzetan, tasa hori, besteak beste, Erroman edo Parisen ordaintzen da, eta biltzen duten dirua turismoaren sektorean inbertituko dutela iragarri du.

Bestalde, kataluniar guztiek euro bat ordaindu beharko dute medikuaren errezeta bakoitzeko. Neurri horrekin 102 milioi euro biltzea espero dute.

Oraingoz tasa hori guztientzat izango da, baina baliteke urtean zehar irizpidea aldatzea, eta zenbait taldek ordaindu behar ez izatea.

Mas-Colellen hitzetan, "errentaren arabera ordaintzea zaila da".

"Nahiago dugu maila baxutik hastea" eta euro bat ordaintzea bisita bakoitzeko; eta ondoren erabakiko dute talderen batek ordaindu behar ez duen, esan du kontseilariak prentsaurrekoan.

Farmatziek jasoko dute euro hori, eta kontseilariaren esanetan, neurri horrek ez du dirua biltzeko asmorik, "medikuaren gehiegizko erabilera saihestu nahi dute" neurriarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X