247 milioiko desoreka salatu dute Gipuzkoako bide sareko lanetan
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Bide Azpiegitura Saileko diputatuaren hitzetan, 247 milioi euroko zorra jaso dute aurreko gobernutik, besteak beste, Bigarren Ingurabideko eta AP-1eko lanetan izandako desfaseagatik. Larraitz Ugarteren ustez, "eskandalu handiena" 247 milioi euroko zorra topatu izana da, eta ez berak EAJri diruz ordainduko zutela emandako erantzuna. Ugarteren hitzetan, Bigarren Ingurabidean eta AP-1ean emandako desorekatik sortu da zorra.
Ugarte EAJk eginiko kritikaz mintzatu da; izan ere, Donostiako bigarren ingurabidea ordaintzeko zer aurreikusten zuten galdetu zion jeltzaleak. Aldundiko bozeramailearen erantzuna hau izan zen: "Oraingoz bidesariak kobratzen jarraituko dugu eta ordaintzeko falta dena diruz ordainduko da, beste gauza guztia bezalaxe”.
Ugarteren hitzetan, erantzunean "ez dago errespetu faltarik", "errespetu instituzionala" baizik, Batzar Nagusietan abian jarritako batzorde txostengileak erabakiko baitu Gipuzkoako errepideen finantziazio sistema.
Dena den, "garrantzitsuena ez da erantzuna, galdera egin duenak 92 milioiko desfasea zergatik sortu den azaltzea baizik", erantsi du Ugartek, Bigarren Ingurabidearen esleipenaren prezioan izandako aldeari erreferentzia eginez.
Ugartek ziurtatu du Bilduren foru gobernuak antzeko beste "zulo" bat atzeman duela AP-1 errepidearen eraikuntzako bi tartetan, 155 milioi eurokoa, alegia.
Hori dela eta, Aldundiak 247 milioi euroko "zuloari" egin beharko dio aurre errepide horiek jasandako aldaketa edo lan osagarrien ondorioz. Ugarteren ustez, horiek aurretiaz jasota egon behar zuten.
"Gauza bat 5 edo 10 milioiko desoreka da" eta beste bat "247koa", erantsi du Ugartek. Diru horrek non amaitu duen galdetu du eta egon daitezkeen "desoreka guztiak zorrotz" aztertu beharko direla azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpen Gobernuak bertan behera utzi ditu itsasoko bost proiektu eoliko, tartean Iberdrolak AEBn duen lehen instalazio handia
"Gerra Departamentuak identifikatutako segurtasun nazionalerako arriskuengatik" hartu du erabakia Exekutiboak. "Estatu Batuetako Gobernuaren betebehar nagusia estatubatuarrak babestea da", argudiatu dute.
Petronorreko aldagelen aldaketa baliogabetu du Bilboko epaitegi batek
Enpresak iragarri du auzitegiaren erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela.
Dermatosi nodularra dela eta, otsailera arte bertan behera egongo dira animalia-azokak EAEn
Neurria indarrean dagoen bitartean, foru-aldundiek salbuespen gisa baimendu ahal izango dituzte animaliekin egiten diren ekitaldi jakin batzuk.
Eusko Jaurlaritzak urtarrilean ordainduko die funtzionarioei soldataren aurtengo igoera
Datorren urterako % 1,5eko igoera aurreikusi dute, baina Euskadiko CCOO sindikatuak igoera handiagoa eskatu du.
2025a amaitzeko eta 2026rako diru-laguntza gehiago izango dira auto elektrikoak erosteko
Espainiako Trantsizio Ekologirako Ministerioak 50 milioi eman dizkio Eusko Jaurlaritzari Moves Plana agortu ondoren diru-laguntzaren zain zeuden 3.400 eskariei erantzuteko. Espainiako Gobernuak laguntza berriak emango ditu, gainera, datorren urtean.
Balenciaga ontziolako langileek eta Abu Dhabi Ports talde arabiarrak konpainiaren geroa bermatu dute, soldataren inguruko akordioa erdietsita
Langileekin akordioa lortzea ezinbesteko baldintza zen ontziola erosteko. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete beharginei, baina hori onartuta, talde arabiarrak Zumaiako ontziola erosi ahalko du, 11,2 milioi euroren truke.
Eusko Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Balenciaga ontziolan lortutako akordioa, eta langileei egindako "esfortzua" eskertu die
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak esan duenez, negoziazioan "soka asko tenkatu da, baina ez da inoiz apurtu". Akordioak lan-karga emango die ontziolaren beraren beharginei zein haren menpe dauden lanpostu ez zuzenei.
Zumaiako alkateak zoriondu egin ditu Balenciaga ontziolaren negoziazioan parte hartu duten alde guztiak
Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea, pozik agertu da akordioarekin eta zorionak eman dizkie Balenciaga ontziolaren negoziazioan parte hartu duten alde guztiei, eta aipamen berezia egin die langileei.
Behiak txertatzen hasi dira Ipar Euskal Herrian, laborarien protesten artean
Izuran lehen 30 behiak txertatu dituzte jada. Albaitariek lan handia dute aurretik, abelburu guztiak erabat babesteko. Bitartean, laborariek protestekin jarraitzen dute, txertaketak garrantzia ez duelakoan. Ezarritako protokoloa bertan behera uzteko eskatzen diete agintariei.
ELAri kalte-ordaina eman beharko dio Tubos Reunidos Threadsek greba eskubidea larriki urratzeagatik
Enpresak greban zeuden langileak plantillako beste langile batzuekin ordezkatu zituela egiaztatu zuen Lan Ikuskaritzak eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ondorio hori berretsi du.