Euskal sindikatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Patronalarentzako botere gehiago, eta langileentzako gutxiago'

Azken erreforma honek aurrekoek hasitako "lan-baldintzen etengabeko degradazioarekin" jarraitzen duela salatu du. ELA sindikatuak, bestalde, langileen eskubideen kontra ''oso agresiboa'' dela esan du.
Ainhoa Etxaide, LABEeko arduradun nagusia. Argazkia: artxibo.

rnuak onartutako lan-erreforma "nagargarria" dela esan du LAB sindikatuak. Euren ustez, "patronalak lan-harremanetan duen boterea indartu egiten du" eta "langileena eta sindikatuena, murriztu".

Ohar baten bidez, LABek salatu egin du azken erreforma honek aurrekoek hasitako "lan-baldintzen etengabeko degradazioarekin" jarraitzen duela. Gainera "negoziazio kolektiboari bete-betean eraso egiten dio, enpresei lan hitzarmenetan adostutakoa ez betetzeko aukera emanda".

ELA sindikatuak, bestalde, Gobernuak onartutako erreforma ''oso gogorra eta langileen eskubideen kontra oso agresiboa'' dela esan du. ''Negoziazio kolektiboari eraso izugarria egiten dio'', gaineratu du Mikel Noval ELA sindikatuko gizarte gaietarako ordezkariak.

''Lan munduko elementu guztiak ukitzen ditu. Langileen kaltetan erabateko desoreka dakar, Espainiako ultraeskuineko patronalak inoiz amestuko ez zukeena'', gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X