Krisia Grezian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba orokorraren bigarren eguna dute Grezian

Bitartean, Gobernua, bere koalizioan ordena jarri nahian dabil, troikarekin adostutako neurrien parlamentuko izapideei begira.
18:00 - 20:00
Murrizketen kontrako bigarren greba eguna izan dute Grezian

Greziako sindikatuek 48 orduko greba orokorraren bigarren eguna dute gaur (hirugarren lanuztea astebetean), troikak egindutako murrizketa neurrien aurka.

Atenaseko garraio publikoan eragin handia izaten ari da greba, izan ere, ez dago ez trenik, ez tranbiarik, ez autobusik ezta metrotrik ere.

Hegaldiak, ordea, normaltasunez funtzionatzen ari dira, aire-kontrolatzaileak ez dutelako grebarik egin. Ospitaleetan, urgentziazko zerbitzuak daude soilik.

Atzoko grebaren jarraipena, % 70-100 bitartekoa izan zela esan dute sindikatuek. Atenaseko manifestazioan, gainera, 20.000 lagunetik gora egon zirela jakinarazi dute.

Gaurko ere beste manifestazio bat deitu dute Parlamentu inguruan, eta iganderako beste bat arratsaldeko 17.00tan.

Troikarekin adostutako akordioa bideratzen hasi dira

Bitartean, Lukas Papadimosen Gobernuak eta troikak adostutako akordioa bideratu baino lehenagoko bilerak eta eztabaidak hasi dituzte Greziako politikariak. Bozketa, bihar izango dela aurreikusi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X