Bruselak Rajoyren Gobernuak defizitaren datua faltsutu zuela uste du
Espainiako Gobernuak 2011ko defizitaren datua puztu duela uste du EuropakoBatzordeak, hau da, Mariano Rajoyren Gobernuak joan den urteko defizita % 6tik % 8ra igo zuela uste du Bruselak, 2012ko datuak aldekoago agertzeko helburuarekin, Reuters agentziak hainbat iturri anonimo aipatuz kaleratu duenez.
Ildo horretan, Luis de Guindos Ekonomia ministroaren hitzetan, Olli Rehnek ziurtatu dio Europako Batzordeak ez duela Espainiaren aurkako neurriak hartzeko asmorik, ustez defizita handitu izanagatik.
De Guindosek kazetariei azaldu dienez, Rehnekin telefonoz hitz egin du eta honek gezurtatu dio Europako Batzordea Espainiako kasua ikertzen ari denik.
Halaber, prozesua gertutik jarraitzen duten iturri batzuek agentziari azaldu diotenez,Europar Batasunak Espainiako Gobernuaren kontrako neurriak har ditzazke murrizketa neurri berriak datorren hilean Andaluzian izango diren hauteskundeak ospatu arte atzeratzeagatik.
Informazio honen harira, Amadeu Altafaj Europako Batzordeko Ekonomia Gaietarako bozeramaileak hitz egin du jada, Rajoyren Gobernuak 2012ko Aurrekontuetan murrizketa guztiak zehaztea "garrantzitsua" dela azpimarratu du, baina Espainiari gehiegizko defizitagatik isuna jartzeko aukera "goiztiarra" dela esan du eta "espekulazioan erortzea" dela erantsi du.
Monkloako hainbat iturrik, berriz, gezurtatu egin dute 2011ko defizita puztu dutenik.
Bestalde, defizitaren datua puztu duen “berehala” argitzeko eta 2012ko aurrekontuak aurkezteko eskatu dio PSOEk Rajoyren Gobernuari. PSOEk Twitterren egin du eskaera.
Inmaculada Rodríguez Piñero PSOEko Ekonomia eta Enplegu arduradunak esan du “oso larria” litzatekeela Gobernuak defizitaren datua piztu izana.
Zure interesekoa izan daiteke
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.